"Azpiegiturek eta tresnek lagundu egiten diete erakundeei beren datuak efikaziaz kudeatzea eta ustiatzea”
Datu-espazioetan berritzen dugu, segurtasuna, adimen artifiziala, sistemen arkitektura eta modelatzea hobetzeko
Urriaren 22tik 24ra eSAAM, Eclipse Conference on Security, Artificial Intelligence, Architecture and Modelling in DATA SPACES ekimenaren laugarren edizioa egin zen Mainzen, Alemanian. Segurtasuneko, adimen artifizialeko, sistemen arkitekturako eta modelatuko adituak bildu ziren ekitaldian, datu-espazioen alorreko aurrerapenei eta erronkei aurre egiteko.
Kontzeptu horren helburua da ingurune seguruak sortzea, zeinetan erakundeek datuak partekatu eta eskuratu ahal izango baitituzte; horren bidez, lankidetza eta datuak berrerabiltzea sustatuko da.
Datu-espazioek esparru bat eskaintzen dute datuen elkarreragingarritasuna eta subiranotasuna bermatzeko, eta bi ezaugarri horiek funtsezkoak dira informazioa trukatzeko. Hala ere, badaude oraindik zenbait erronka gobernantzaren eta pribatutasuna zaintzeko tekniken arloan, eta ezinbestekoa da horiek kontuan hartzea.
Aurrerapenak ETL prozesuetan
Gorka Zarate gure lankideak, Informazioaren Teknologietan aditu eta ikertzaileak, eSAAM 2024 hitzaldian hartu du parte, hots, Eclipse konferentziaren laugarren edizioan.
Bere hitzaldian, Gorkak “Extract-Transform-Load (ETL) prozesuen bilakaera datu-produktuen pipelinetara" izeneko lana aurkeztu zuen. Azalpenean nabarmendu zuen datuek gero eta garrantzi handiagoa dutela funtsezko aktibo gisa.
Era berean, azpimarratu zuen haiei probetxua ateratzean zenbait azpiegitura eta tresna garatzea bultzatzen dela, erakundeei beren datuak efikaziaz kudeatzen eta ustiatzen laguntzen dietenak.