Berria
TECNALIAk 2030 zoriontsua opa dizue
Berria
BIEMHren 30. edizioan,TECNALIAk erakusgai jarri ditu digitalizazioaren bidez lehiakortasuna hobetzeko zenbait soluzio; horretarako, fabrika bat eta haren “biki digitala” erreproduzitu ditu
Duela hamarkada bat baino gehiagotik, 4.0 teknologia errealak ezartzen ari da enpresetan, digitalizazioaren bidez lehiakortasuna bultzatu eta, hala, Industria 4.0 eredu berriari aurrea hartzeko, zeina datuetan eta IKTak merkatuan modu adimenduan integratzean oinarrituta baitago.
Industria berri hori azkar garatzen ari da; horregatik, enpresekiko jarduera areagotzen ari da TEKNALIA, 4.0 Industria hedatzearren: azken urtean % 30 baino gehiago handitu da, diru-sarrerei nahiz proiektu kopuruari dagokienez. Hala, gaur egun ehun enpresarekin baino gehiagorekin egiten du lan eraldaketa digitalaren inguruko I + G proiektuetan; enpresa horietatik % 70 txikiak eta ertainak dira, eta proiektu horietan 50 milioi euro fakturatu ditu TECNALIAk azken bi urteetan.