"TECNALIAk, single point lab gisa, zerbitzu integrala eskaintzen du, produktuen garapenaren fase guztiak hartzen dituena”
TECNALIAn eraikuntza industrializatuari buruzko ikerketaren aldeko apustua egiten dugu, horren bidez enpresei berrikuntzak egiten laguntzeko
TECNALIAn kontziente gara eraikuntza industrializaturako bidean doala eraikingintza, eta arlo horretako ikerketaren aldeko apustua egiten dugu. Ildo horretan, irtenbide industrializatu berriak ebaluatuz eta ziurtatuz laguntzen diegu enpresei berrikuntzak ezartzen.
Horren adibide da SEI STRUCTURAL SYSTEMekin egitura-sistema industrializatua garatzeko eta ebaluatzeko dugun lankidetza. 2020az geroztik, egiturazko elementu prefabrikatuen erresistentzia eta zurruntasuna karakterizatzen lagundu dugu. Tamaina errealeko saiakuntzen bidez, egitura-elementuen erresistentzia eta zurruntasuna karakterizatu ditugu, eta SEI STRUCTURAL SYSTEMek egindako kalkuluak baliozkotu ditugu.
Beraz, abangoardian gaude eraikuntza industrializaturako produktu berrien ziurtapenean eta ebaluazioan. Single point lab gisa, zerbitzu integral bat eskaintzen dugu, produktuen garapenaren fase guztiak hartzen dituena, eta honako alderdi hauetan jartzen dugu arreta:
- Materialen iraunkortasuna.
- Konfort akustikoa.
- Egituren segurtasuna.
- Suarekiko segurtasuna.
Gure ikuspegia berrikuntzan eta etengabeko hobekuntzan jarrita, TECNALIAren konpromisoa da eraikuntza industrializatua gero eta seguruagoa, efizienteagoa eta jasangarriagoa izateko bultzada ematea.
Eraikuntza industrializatuaren onurak
Eraikuntza modularrak izugarri murrizten ditu eraikitzeko denborak; horren ondorioz, nabarmen aurrezten da kostuetan, eta baliabideak efizientzia handiagoz erabiltzen dira. Gainera, materialak alferrik galtzea minimizatzen denez eta energia-efizientzia optimizatzen, ingurumenaren jasangarritasunari eta hirien garapen jasangarriari laguntzen diete halako egiturek. Industrian gero eta gehiago erabiltzen direnez, espero da egitura horiek berebiziko garrantzia izaten jarraituko dutela mundu osoan eraikin seguruagoak, jasangarriagoak eta efizienteagoak sortzeko.
Horregatik, eraikuntzaren iraultzaren funtsezko zutabe gisa gero eta presentzia handiagoa izaten ari dira hormigoizko egitura prefabrikatuak. Egitura horiek ingurune kontrolatuetan fabrikatzen dira, eta, ondoren, obran muntatzen dira. Industriako kalitatearen, denboraren eta kostuaren estandarrak birdefinitzen ari dira.