Berria

Espazioaren arloko Espainiako ekintzailetzari buruzko elkarrizketak

2023ko uztailaren 14a
emprendimiento aeroespacial

"Ekonomia espaziala errealitatea da mundu mailan; horretan, espazioaren arloko ekintzaileen potentziala gorabidean dago"

Asier Rufinok, TECNALIAren deep tech Venture Builder den TECNALIA Ventureseko CEOak, hizlari jardun zuen Espazioaren arloko Espainiako ekintzailetzari buruzko elkarrizketak izeneko ekitaldian.

Teresa Riesgo Berrikuntzako idazkari nagusiaren gidaritzapean eta Miguel Belló Espainiako Espazio Agentziako zuzendariaren parte-hartzearekin, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioan egin zen ekitaldia, eta aurrez aurreko lau elkarrizketak osatu zuten.

TECNALIA Venturesek 2. elkarrizketan parte hartu zuen: I+Gko erakundeen eta enpresen laguntza.

Espazioaren arloko Espainiako ekintzailetzari buruzko elkarrizketak

Ekonomia espaziala errealitatea da mundu mailan; espazioaren arloko ekintzaileen potentziala gorabidean dago, eta inbertitzaile askok ustiatu nahi dute. Espazioren arloko Espainiako ekintzailetzaren aukerak ahalik eta ondoen aprobetxatzeko helburuarekin, lehen ekitaldi hau aurkeztu da, zer berezitasun dituen ezagutzeko eta egunero zer erronkari aurre egiten dioten identifikatzeko.

Horrela, etorkizuneko proposamenak eta tresnak egituratzen lagunduko duten ideiak jasotzeko prozesu bat ireki dugu, gure ekintzaileek arrakasta lor dezaten laguntzeko eta espazioaren arloko gure posizionamendua hobetzeko.

Oraingoan, mundu osagarrietako (hala nola finantza, enpresa, akademia eta erakundeak) eragile garrantzitsuen artean elkarrizketak egitea aukeratu da.