“Foodtech Startup Forum 2023, mundu osoko 200 startupek baino gehiagok foodtecharen esparruko proiektu disruptiboenak aurkeztu dituzten espazioa”
Ingredaliak, TECNALIAren startup deeptech partaidetua bera, CNTA eatex saria irabazi du, garapen eta industrializaziorako plataformarengatik
Plataformak osagai funtzionalen zientzia eta teknologia erabiltzen ditu nekazaritzako elikagaien industriaren azpiproduktuetatik abiatuta Upcycled deritzen produktuak lortzeko, ekonomia zirkularraren ildotik.
Food4Future- Expo Foodtech azokaren barruan, zeina elikagaigintzako balio-kateko profesionalentzako berrikuntza-ekitaldi nagusia baita, Foodtech Startup Forum 2023 egin da, eta mundu osoko 200 startupek baino gehiagok foodtecharen esparruko proiektu disruptiboenak aurkeztu dituzte. Ingredalia TECNALIAren startup deeptech partaidetuak CNTA eatex saria irabazi du.
Foodtecharen esparruko startup berritzaileenak
Hiru egunez, Foodtech Startup Forumean foodtech esparruko startup berritzaileenen proiektuak ezagutarazi dira: besteak beste, automatizazioaren inguruneko, robotikako eta 4.0 industriako teknologiak; agritech; energia eta ingurumena; food science; elikagaien segurtasuna; eta intralogistika.
Nazioarteko 124 inbertsio-funts izan dira F4F – Expo Foodtech-en, foodtecharen esparruko inbertsio-joerak agerian uzteko eta mundu osoko startupen proiektu berriak aurkitzeko.
Ingredaliari buruz
Ingredalia oinarri teknologikoko enpresa berritzailea da, eta industriarako osagai funtzional naturalak garatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen ditu landare-azpiproduktuetatik abiatuta. Enpresak hainbat sektoretan aplika daitezkeen irtenbideak eskaintzen ditu, hala nola elikaduran, kosmetikan, nutrazeutikan edo maskoten sektorean aplika daitezkeenak, eta modu jasangarrian berritzen du gizakien nahiz animalien elikadura hobetzeko.