Berria
TECNALIAk 2030 zoriontsua opa dizue
Berria
Linux Fundazioak teknologia irekiaren garapena sustatzen du, baita helburu komertzialetarako erabiltzea ere, Linuxerako eta beste sistema eragile batzuetarako
Kode irekiaren erabilerak gora egin ahala, handitu egiten da halako proiektuekiko interesa gizartean. Hala, ezin da zoriaren eskutan utzi Linux, Node.js, Hyperledger eta halako teknologia kritikoen etorkizuna. Linux Fundazioak era neutro eta independentean kudeatzen ditu azpiegitura eta erkidegoak.
Hyperledger proiektua da Linux Fundazioaren proiektuetan bizkorrena hazi dena, fundazioaren historia osoan. Ezagutzaren bidez BPGa sortzeko misioarekin bat, garapen horren parte gara, bazkide elkartu gisa, Global 2000ko software- eta telekomunikazio-enpresen erdiak baino gehiago biltzen dituen familia horretan.
Teknologia eta berrikuntza bizkortzen laguntzen jarraituko dugu, elkarlanean, arazo konplexuak ebazteko ekarpenak eginez. Laguntza teknologikoa eta legala baliatuko ditugu Linux Fundazioaren kode irekiko ekimenekin bat egiteko eta halako ekimen berriak sortzeko,industria guztietara eta ekonomia digitaleko sektore guztietara zabalduta.