Berria

WeFood: elikaduran berrikuntzak aplikatzen, jasangarriagoak izateko.

2023ko urriaren 5a
WeFood-Innovando-Alimentación-Sostenible-Tecnalia

Posible da elikaduraren bitartez immunitate-sistema indartzea. Probiotikoak behar bezala hartuz gero, mikrobiota orekatuta mantentzen da, eta nahi ez diren mikroorganismoak desagerrarazten dituzten substantziak eta immunomodulazio-efektua duten konposatu aktiboak sortzen dira.

Immunologia-sistema sustatzen duten elikagaiak

Gure nutrizio-premietara egokitutako elikadura osasungarria izatea beharrezkoa da osasun-egoera onaz gozatzeko eta gorputza kanpoko inbaditzaileetatik (hala nola bakterioak, birusak, onddoak eta toxinak) babesten lagunduko digun immunologia-sistema sendoa izateko. TECNALIAn immunomodulazio-efektua duten osagai eta elikagaiak garatzen ditugu, eta horri guztiari buruz mintzatu da Mari Carmen Villarán, Elikadura Osasungarriko zuzendaria, Cajamarrek Valentzian antolatu duen “WeFood. Elikaduran berrikuntzak aplikatzen, jasangarriagoak izateko” ekitaldian.

Cajamar WeFood elikadura-joerei buruzko foroa da, eta honako erronka garrantzitsu hauei erantzutea du xede: kontsumitzailearen ongizaterako eta osasunerako elikagaien eskaera gero eta handiagoa; 4.0 kontsumoak dakarren gardentasun-, segurtasun-, osasun- eta zentzumen-kalitatearen eskakizunak betetzea; osagai sintetikoen ordez jatorri naturaleko beste batzuk erabiltzea sendotzea; ontziratzearen diseinua eta elikagaien kontserbazioa hobetzea; eta, azkenik, ekonomia zirkularrak elikagai-industriari dakarkion efizientzia eta balio erantsia gauzatzea.

Hirugarren edizio honen izenburua “Elikaduran berrikuntzak aplikatzen, jasangarriagoak izateko” da, eta enpresen eta teknologia- eta ikerketa-zentroen arteko lankidetza nabarmentzen du, berrikuntza eta garapen teknologikoa bultzatzeko.

Bizi-kalitatea hobetzen duten osagaiak garatzen ditugu

TECNALIA berrikuntzarako bidean elikagai-enpresarekin elkarlanean ari den bazkide teknologikoa da, sektorearen lehiakortasuna eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten osagai eta elikagaien bila.

Villaránek “Immunomodulazio-efektua duten osagaiak (immunologia-sistema)” blokean parte hartu du eta, beste faktore batzuen artean, gure immunitate-sistemari eragiten dioten kausa nagusiak azaldu ditu (estresa, lo falta, gehiegizko elikadura eta kontsumoak...). Eta, ildo horretan, giltzarri den alderdi bat azpimarratu du: posible da elikaduraren bidez immunitate-sistema sendotzea. Probiotikoak behar bezala hartuz gero, mikrobiota orekatuta mantentzen da, eta nahi ez diren mikroorganismoak desagerrarazten dituzten substantziak eta immunomodulazio-efektua duten konposatu aktiboak sortzen dira.

Ildo horretan, TECNALIAk probiotikoak eta postbiotikoak eskuratzen lan egiten du, mikroorganismoak isolatuz eta identifikatuz, kultibo-inguruneak definitu eta optimizatuz, eta haiek ekoizteko eta bideratzeko prozesuak finkatuz haien bioeskuragarriitasuna bermatzeko, eta "in vitro" azterketen bidez garapenen funtzionaltasuna baliozkotuz.
Halaber, immunomodulazio-efektuko metabolitoak lortzeko lan egiten du. Horretarako, batetik, lehengaiak identifikatzen ditu eta, bestetik, metabolito horiek lortzeko prozesuak ezartzen eta optimizatzen ditu; azkenik, konposatu horiek kapsulatzen ditu haien funtzionaltasuna bermatzeko, zeina "in vitro" saiakuntza bidez baliozkotzen baita. Gainera, teknika omikoak erabiltzen ditugu itu-metabolitoak identifikatzeko

Arrakasta-kasu argi bat Ingredalia da. Enpresa horrek TECNALIArekin lankidetzan jardun du sulforafanoaren aitzindariak diren glukosinolatoak (brokoliaren azpiproduktuak) lortzeko lehengaiak identifikatzeko. Azterlan epidemiologikoek agerian utzi dute kruziferoak erregularki kontsumitzeak minbizi-mota batzuk izateko arriskua murrizten duela, eta immunologia-sistemaren jarduera erregulatzen laguntzen duela.. Ingredaliak eta antzeko enpresek brokoliaren onena eskaintzen diguten osagaiak dituzte. Hain zuzen ere, sulforafanoaren aitzindari den konposatu sulforatua (glukorafanina, jakingurentzat) eta entzima osagai mikrokapsulatu batean konbinatzen dituzte, egonkortasuna, bioerabilgarritasuna eta behar den sulforafano-ekarpena bermatzeko.

Proiektu honi eta osagai eta konposatu funtzionalak garatzen egiten dugun lanari buruz gehiago jakin dezakezu esteka honetan.