Berria

Ziurtatu zure industria-osagaien iraunkortasuna TECNALIArekin

2024ko apirilaren 18a
Durabilidad de tus componentes industriales

"Gure konpromisoa sinplea da: zure osagaiek nahi den iraunkortasuna lortzen dutela bermatzea, merkatuan lehiarako abantaila izateko"

Ziurtatu zure industria-osagaien iraunkortasuna

Edozein osagairen iraunkortasunak ohiko hainbat erronkari egin behar izaten die aurre, hala nola korrosioari, higadurari, nekeari eta tenperatura altuko akatsei. Arazo horiek mantentze-lanen kostu nabarmenak eta konponketak maiz egin behar izatea ekar ditzakete, baita planifikatu gabeko produkzio-geldialdiak ere, eta horrek guztiak zuzenean eragiten die enpresa baten errentagarritasunari eta efizientzia operatiboari.

Funtsezkoa da materialen ingeniaritzako adituen aholkularitza eta esperientzia eskuragarri izatea erronka horiei eraginkortasunez aurre egiteko.

Industria-osagaiak hau dira: industria-inguruneetan makinen, ekipamenduen eta sistemen fabrikazioan, mihiztaduran edo funtzionamenduan erabiltzen diren pieza edo zati espezifikoak. Osagai horiek askotarikoak izan daitezke, industriaren eta kasuan kasuko erabileraren arabera. Hona hemen ohiko adibide batzuk: egiturazko osagaiak, lotura soldatuak/torlojutuak, hodiak, errodamenduak, engranajeak eta abar. Osagai horiek “funtsezko” zeregina betetzen dute industria-instalazioek modu efiziente eta seguruan funtzionatzeko, fabriketan eta ekoizpen-instalazioetan, garraio-sistemetan, makina astunetan…

Egitura-osotasuna monitorizatzeko zerbitzuak: zure osagaien bizitza luzea eta fidagarritasuna bermatzen

Imajinatu mundu bat non zure osagaiak, iraunkorrak izateaz gain, beren bizitza luzeagatik eta fidagarritasunagatik nabarmentzen baitira. Horixe eskaintzen dugu, hain zuzen ere. Materialak hautatzetik hasi eta muntatze-geometria eta -prozedurak definitzeraino, aholkularitza integrala ematen dugu diseinuan, zure produktuak sortzen direnetik sendoak direla bermatzeko.

Baina ez hori bakarrik. Zure osagaien egitura-osotasuna monitorizatzeko zerbitzuak ere eskaintzen ditugu, haien bizitza luzatzeko, baita ohiko kalitate-irizpideen arabera baztergarri bihurtuko lituzketen kalteak daudenean ere. Gure ezagutza eta teknologia aurreratuarekin, lasai egon zaitezke, jakinik zure ekipamendua etengabe egongo dela zaintzapean kalteen edozein bilakaera detektatzeko.

40 urte baino gehiagoko esperientzia dugu materialen ingeniaritzaren abangoardian, eta askotariko patologiak aztertu eta konpondu ditugu. Emaitza? Zure produktuen bizitza luzea bermatzeko funtsezko faktoreak sakon ezagutzea, egungo merkatu lehiakorrean nabarmendu daitezen.