Berria
TECNALIAk 2030 zoriontsua opa dizue
Berria
ORAINN ekimenak TECNALIAKO pertsona bat eskainiko dizu zure enpresarako, berrikuntzarako kudeaketa-eredua martxan jartzeko
ORAINN, ekimen bakarra da, eta Enpresa Txiki eta Ertainen esku berrikuntza arduradun bat jartzea du bereizgarri. Pertsona horren zeregina da enpresaren beharretara, gaitasunetara eta baliabideetara egokitutako berrikuntzarako kudeaketa-eredu bat martxan jartzen lagundu eta gidatzea. Horrela, enpresa eguneratu egiten da. Batez ere, teknologiari dagokionez.
Eguneratzea ez da aukera bat, baizik eta edozein enpresatako baldintza ezinbestekoa eta utziezina lehiakortasun-maila jakin bat lortzeko, eta, ondorioz, luzaroan irauteko. TECNALIAk lagundu egin nahi zaitu. Horregatik, ORAINN ekimena erakutsi nahi dizugu lankidetzan aritu garen enpresetako kudeatzaile batzuen eskutik.
Ekimen honetan parte hartu duten 5 ETEren lekukotzak eta esperientziak jasotzen ditu bideoak: DIBAL, FLANKER, GHI, KALMAN eta TALLERES HERNANI enpresenak, hain zuzen.Teknologian adituak direnen ezagutza eta esperientziak zure enpresa eguneratzen nola lagundu dezaketen ikusiko duzu.
Harremanetarako: Amaya López
amaya.lopez@tecnalia.com
Berrikuntza Bulegoa
TECNALIA