Prentsa-oharra

Alex Belaustegui, TECNALIAko lehendakari berrautatua

2024ko irailaren 26a
Álex Belaustegui, reelegido Presidente de TECNALIA

Alex Belaustegui, TECNALIAko lehendakari berrautatua

2024ko irailaren 26a. Alex Belaustegui, Ingeteamen ordezkari gisa, TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroko lehendakari hautatu dute berriro, gaur Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan egindako Patronatuan. Belaustegik, 2016tik zentroko lehendakariorde eta 2020tik presidente denak, karguan jarraituko du datozen lau urteetan.

Izendapenean, Belausteguik adierazi du “konplexutasun handiko lau urte izan direla, gizarte gisa aurre egin behar izan diegun erronkek markatuta, pandemia bat, hainbat gatazka beliko, krisi humanitario eta finantzarioak barne. Hain testuinguru nahasian, teknologia eta berrikuntza inoiz baino estrategikoagoak dira orain, eta garapenerako eta transferentziarako eragile eraginkorrak, TECNALIA kasu, funtsezkoak dira. Ilusioz eta konpromisoz ekingo diogu etapa berriari, enpresen eta administrazioen babesak ematen digun konfiantzaz. TECNALIA, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide eta Estatuko zentro teknologiko handiena den aldetik, enpresen eta gizartearen zerbitzura dagoen tresna bat da. Gure helburua da aurrea hartzea eragin ekonomiko eta soziala indartzeko ikerketa teknologikoaren eta berrikuntzaren bidez, eta etorkizun iraunkorra ahalbidetzeko”.

Industria-ingeniari elektrikoa da, eta nazioarteko MBA bat du. EEEn (Energiaren Euskal Erakundea) eta SENER ingeniaritzan hasi zuen bere ibilbidea, eta gaur egun Garapen Korporatiboko zuzendaria eta kontseilaria da Ingeteamen. Bertan hasi zuen bere ibilbide profesionala 2002. urtearen hasieran. 2010ean, garai hartako Head Division Indar-eko CEO izendatu zuten Ingeteam Taldearen barruan, eta 2019ra arte jardun zuen horreta, Ingeteam SAra Garapen Korporatiboko zuzendari eta UP-ko gerente gisa pasa zen arte.

Bestalde, Mª José Armendarizek, Gestamp Automociónen izenean, TECNALIAren lehendakariordetza hartuko du, eta Fernando Irigoyenek, Kutxabanken izenean, idazkaritza.

Patronatu berria

Gaurko bileran Patronatu berria ere izendatu dute, eta honela geratu da:

ACLARA METERS SL, Pedro Urteaga; AERNNOVA AEROSPACE SAU, Gemma Ortiz de Barrón; ARTECHE CENTRO DE TECNOLOGÍA AIE, Alexander Artetxe; AYESA IBERMATICA, SAU, José Manuel Barrutia; CEMENTOS LEMONA SA, Elena Guede; CIE AUTOMOTIVE SA, Jose Esmoris; FCC CONSTRUCCIÓN SA, Antonio Burgueño; FEDERACIÓN ESPAÑOLA DE ASOCIACIONES DE FUNDIDORES, Marcial Alzaga; GESTAMP AUTOMOCIÓN SA, María José Armendariz; GRUPO IGUALMEQUISA SA, Nicolás Guerra; IBARMIA INNOVATEK SL, Arrate Olaiz; IBERDROLA SA, Estibaliz Goñi; INGETEAM SA, Alex Belaustegui; IRIZAR SCOOP, Imanol Rego; IVÁN MARTÉN ULIARTE; KUTXABANK SA, Fernando Irigoyen; LOINTEK INGENIERIA Y TECNICAS DE MONTAJES SLU, Javier Loroño; PATENTES TALGO SL, Rafael Sterling; PETRÓLEOS DEL NORTE SA (PETRONOR), Jose Ignacio Zudaire; SENER INGENIERÍA Y SISTEMAS SA, Itziar Urrutia; TUBACEX SA, Diego Herrero; VALORIZA SERVICIOS MEDIOAMBIENTALES SA, David Redondo; VELATIA SL, Javier Larrieta; VICINAY MARINE SLU, Jesús Navas.

Patrono instituzionalen ordezkariak ondoko pertsona hauek izango dira:

Juan Cruz Cigudosa, ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako Estatu idazkaria; EUSKO JAURLARITZAREN izenean, Jaione Ganzarain, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea, Alberto Fernández, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria, Enrique Peiró, Osasun sailburuordea eta Adolfo Morais, Ikerketa eta Unibertsitate sailburuordea; Ander Larrinaga, ARABAKO FORU ALDUNDIKO Garapen Ekonomiko eta Berrikuntzako zuzendaria; Joseba Mariezkurrena, BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO Ekintzailetza eta Enpresa Lehiakortasuneko zuzendari nagusia eta Jon Gurruchaga, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO Berrikuntza eta Nazioartekotze zuzendaria.

Horrez gain, Patronatu berriak honako erakunde hauek izendatu ditu ohorezko bazkide: Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilboko Udala, Donostiako Udala, Gasteizko Udala, ADEGI Gipuzkoako Enpresarien Elkartea, CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa, eta SEA Arabako Enpresariak.