TECNALIAko laborategi elektrikoen segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistema ziurtatu du AENORek
- Ziurtagiri berri horrek barnean hartzen ditu InGRID laborategietan —sare elektriko adimendunak ikertzeko eta ebaluatzeko Europako lehen instalazioetako bat— egiten diren goi-tentsioko, behe-tentsioko eta potentziako saiakuntza elektrikoak, baita TECNALIAren aiakuntza elektrikoetarako laborategi mugikorrarekin tokian-tokian egiten diren saiakuntza elektrikoak ere.
- Ziurtagiri horrek erakusten du TECNALIAk konpromiso sendoa duela laneko segurtasunaren arloan jardunbide egokienak txertatzeko, bai estatu barrukoak, bai nazioartekoak.
Bilbo, 2022ko urriaren 24a. TECNALIAk ISO 45001:2018 ziurtagiria (“Laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzeko sistemak”) lortu du bere laborategi elektrikoetarako. AENORek ematen duen ziurtagiri horrek egiaztatzen du ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak betetzen dituela laneko osasuna eta segurtasuna kudeatzeko sistema ezin hobea izateko baldintzak. Ziurtagiria joan den ostiralean eman zion Gonzalo San Antonio AENORen Euskadiko zuzendariak Jesús Valero TECNALIAko zuzendari nagusiari.
Nazioarteko arau horren helburua langileen eta bisitarien segurtasuna eta osasuna bermatzea da, eta ziurtagiri horrek erakusten du TECNALIAk konpromiso sendoa duela laneko segurtasunaren arloko jardunbide egokienak txertatzeko, bai estatukoak, bai nazioartekoak.
Barnean hartzen ditu Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko 413 eraikinean dauden InGRID laborategietan —sare elektriko adimendunak ikertzeko eta ebaluatzeko Europako lehen instalazioetako bat— egiten diren goi-tentsioko, behe-tentsioko eta potentziako saiakuntza elektrikoak, baita TECNALIAren saiakuntza elektrikoetarako laborategi mugikorraren bidez tokian-tokian egiten diren goi-tentsioko saiakuntza elektrikoak ere.
ISO 45001 erreferentzia-esparru bat da, eta lanpostu seguru eta osasungarrien alde egiten du, arriskubideak ezabatuz, arriskuak minimizatuz, prebentzio-neurri eraginkorrak ezarriz, aukerak aprobetxatuz eta jarduera hobetuz.
AENORi buruz
AENOR ziurtapen-erakunde liderra da Espainian, eta enpresen, sektoreen eta sare ekonomikoaren lehiakortasun-hutsuneak identifikatzen eta zuzentzen laguntzen du, gizartea eraldatzen lagunduz, erakundeetan eta pertsonengan konfiantza sortuz.
Erakunde global gisa, 87 herrialdetan jarduten du ziurtatze-, egiaztatze-, baliozkotze-, ikuskatze-, analisi- eta prestakuntza-zereginetan eta informazio-zerbitzuak ematen. Gaur egun, 87.000 lantegik baino gehiagok dute AENORen ziurtagiriren bat arlo hauetan: kalitatearen kudeaketa, jasangarritasuna, laneko segurtasuna eta osasuna, digitalizazioa, animalien ongizatea, informazio ez-finantzarioaren egiaztapena edo compliance-a.
- AENORen webgunea:
TECNALIAri buruz
TECNALIA ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentro bat da, Espainiako handiena, erreferentziakoa Europa osoan eta Basque Research and Technology Alliance aliantzako kidea. Enpresekin eta erakundeekin lankidetzan aritzen da, lehiakortasuna eta pertsonen bizi-kalitatea hobetu ditzaten eta era jasangarrian haz daitezen, eta teknologiarekiko pasioa duten eta gizarte hobe bat eraikitzeko konprometituak dauden pertsonei esker lortzen du hori.
Hauek ditu jarduera-eremu nagusiak: Eraldaketa digitala, fabrikazio adimenduna, trantsizio energetikoa, Mugikortasun jasangarria, hiri-ekosistema eta osasun pertsonalizatua.
Argazki-oina (ezkerretik eskuinera)
- Luis Díaz Bada - Prebentzio-zerbitzuko arduraduna / TECNALIA
- Gonzalo San Antonio Cledou – AENORen Bilboko egoitzako zuzendaria
- Jesús Valero – TECNALIAko zuzendari nagusia
- Imanol Louireiro Ugalde – Landa-saiakuntza elektrikoen arduraduna