Prentsa-oharra

REPSOLeko presidentea TECNALIAn izan da, energiaren sektorea digitalizatzeko garatu ditugun soluzioak ezagutzeko

2018ko ekainaren 14a

Bilbo, 2018ko ekainaren 14a. Antonio Brufau REPSOLeko presidentea TECNALIA ikerketa eta garapen teknologikoko zentroan izan da gaur, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. Emiliano López Atxurra TECNALIAko lehendakariak eta Iñaki San Sebastián CEOak egin diote harrera.

Bisitan, TECNALIAko zenbait ikertzailerekin aritu dira solasean, eta energiaren sektorearen digitalizazioaren alorrean enpresekin garatzen eta merkaturatzen ari diren soluzio teknologikoen berri eman diote ikertzaileek REPSOLeko presidenteari.

Energiaren sektorea aldatuko duten teknologia digitalen inguruko zenbait aukeraren berri eman diote, hala nola datuen analisiarekin eta portaeraren iragarpenarekin loturiko teknologiak erabiltzea, banaketa-sareak optimizatzeko adimen artifiziala erabiltzea, eta prozesuen errendimendua hobetzeko errealitate birtuala, errealitate areagotua eta biki digitala erabiltzea. Energiaren sektoreko produkzioa aldatzen ari diren soluzio digitalak —robotikakoak barne— ere ezagutu ditu Brufau jaunak.

Zibersegurtasunak eta teknologia berriek (blockchain, adibidez) industrian eta energiaren sektorean duten garrantzi handiaz aritu dira topaketan, eta, besteak beste, TECNALIAren instalazioetako blockchain laborategia bisitatu dute, zeina industriei transakzio digitalen segurtasuna eta eraginkortasuna bermatzen laguntzeko Europako lehenengo laborategia baita.

TECNALIAri buruz

 

Ikerketa eta garapen teknologikoko zentro bat da TECNALIA, erreferentziakoa Europa osoan. Hogeita hamar herrialdetako 1.400 aditu ditu, guztiak ere teknologia BPG bihurtu eta gizakion bizi-kalitatea hobetzen biziki saiatzen direnak, enpresentzat negozio-aukerak sortuz. www.tecnalia.com