Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Aktibo teknologiko
AUTOLABek bezeroentzako elektrifikazio-soluzioak ad hoc sortzea ahalbidetzen du. Horretarako, trakzio unibertsaleko ECU birkonfiguragarri bat du (hardwarea + softwarea), bai eta ereduetan oinarritutako metodologia bat ere (Dynacar + VECUcar), powertrain arkitektura eta ibilgailuaren funtzionaltasun-eskakizunetarako ECU egokiena diseinatzea ahalbidetzen duena, efizientzia eta segurtasun handienarekin.
Serie luzeko jatorrizko ekipamendu-fabrikatzaileek (OEM) eta haien hornitzaileek elektrifikazio-gaitasunak garatu dituzte. Baina ibilgailu berezien fabrikatzaileek (anbulantziak, suteen aurkako ibilgailuak, autobusak, zabor-kamioiak, logistika, eta abar) ad hoc eginiko garapenak behar dituzte beren betekizunetarako, eta ez dute hornitzailerik edo barne-gaitasunik halakoei heltzeko.
Flotak operatzen dituzten konpainiek elektrifikazioak ekarritako onurak eskuratu nahi dituzte, flota guztiz berritu behar izan gabe. Alde batetik, ibilgailu berri baten kapital-gastutik onurak izateko aukera sor liteke, gastu operatiboak modu lehiakorrean optimizatze aldera.