VAILLANTEN HISTORIA
Vaillanten historia 1874an hasi zen, urte hartan sortu baitzuen Johann Vaillantek Remscheid-en (Alemania). Harrezkero, marka aitzindarietako bat izan da berokuntzaren eta aireztapenaren industria teknologikoan. Vaillant etxeetara eramaten ari da eraldaketa energetikoa.
VAILLANT + TECNALIA LANKIDETZA
“VAILLANT SAUNIER DUVALen eta TECNALIAren arteko lankidetzari esker, proba-sorta bat egin dugu gune kontrolatuak dituzten laborategietan, eta haiei esker erreproduzitu ahal izan da sistemaren benetako portaera” adierazi du VAILLANT SAUNIER DUVALeko salmenta aurreko laguntzako ingeniari Ricardo Fernándezek.
“Horretarako, saiakuntza-laborategi bat izan dugu, softwarea optimizatzeko probak egiteko, bai eta energia fotovoltaikoko aditu-talde bat ere.” “Zenbait probari esker, funtzionamendua optimizatu ahal izan dugu“, dio TECNALIAko ikertzaile senior Carol Pascualek.
Konforta sortzen; TECNALIA & VAILLANT SAUNIER DUVALen proiektu bat
Parte-hartze horri esker, soluzioaren funtzionamendua baliozkotu ahal izan dugu, eta sistemaren efizientzia zenbatetsi. Horrela, azken teknologiako soluzio adimendun efizienteen gure katalogoa handitu dugu.
Eta inpaktu bikoitza sortu dugu: gure bizitzetan energia berriztagarriak integratzen dituen negozio-aukera berri bat eta hilez hil aurrezteko aukera.