Berria

2018ko ICAE fatxadei buruzko nazioarteko biltzarra bideo eta irudietan

2018ko uztailaren 24a

400 profesional baino gehiago elkartu ziren eztabaidatzeko zer aukera ematen dizkien 4.0 industriak arkitekturako inguratzaileei, besteak beste

Digitalizazioa oldarka sartu da fatxaden munduan, energiaren eta ekoizpenaren aldetik diseinu eraginkorragoak egiten laguntzeko. Joera horrek 4.0 fatxadak ditu ondorio, eta horixe izan zen 2018ko ICAE Arkitekturako Inguratzaileen Nazioarteko Biltzarraren 8. edizioko gai nagusia. Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian egin zen, ekainaren 20, 21 eta 22an.

2018ko ICAE biltzarraren helburu nagusia zera zen, aztertzea zer eskain diezaiekeen 4.0 industriak arkitekturako inguratzaileei. 400 aditu baino gehiago elkartu ziren biltzarrean. Hainbat gai aztertu ziren biltzarreko hiru egunetan. Besteak beste, material berritzaileen erabilera fatxadetan, fatxadak roboten bidez instalatzeko metodo berriak eta birgaitzearen alorreko soluzio teknologiko berritzaileak.

Orobat landu ziren beste gai hauek ere: energia berriztagarriek arkitekturako inguratzaileetan duten erabilera, suteen aurkako segurtasuna fatxadetan, leiho adimendunak, fatxada konektatuetarako sentsore-mota berriak eta fabrikazio-modu berriak (hala nola 3D inprimaketa).