Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Hau egiaztatzen du I+G+B kudeatzeko sistemaren ziurtagiri horrek: UNE 166002 Arauaren eskakizunak betetzen dituela gure erakundeak, eta etengabeko hobekuntza sustatzen duela
AENORek I+G+B kudeatzeko sistemarengatik ematen duen ziurtagiria lortu dugu, erakunde batek UNE 166002 araua betetzen duela eta etengabeko hobekuntzaren alde egiten duela ziurtatzen duena. Sistema sendoa eta diseinu berritzailekoa dela dio AENORek ziurtagirian, eta TECNALIAk berrikuntza kudeatzeko sortu eta erabiltzen duen ereduaren (ISAMPE) garrantzia nabarmentzen du.
AENORek nabarmendu du, halaber, sistema hori erakunde osoan erabiltzen dela, eta indargune ugari dituela, besteak beste: zuzendaritzaren aitzindaritza eta konpromisoa, zaintza estrategikoko eta adimen lehiakorreko prozesua, baterako sorkuntzaren eredua eta itun teknologikoen kudeaketa, bikaintasun-taldeak izatea nazioarteko eremuan, aktiboak babesteko eta baloratzeko prozesua eta I+G+Bren emaitzen ustiaketa.