Berria

Aeronautikaren sektorera zuzendutako aplikazio robotiko berriak

2023ko uztailaren 7a
aplicaciones roboticas vanguardia odin

“TECNALIAren produkzio- eta robotika-arloko taldeak langileen segurtasuna eta osagaien osotasuna izan ditu ardatz”

AEROTECNICek eta TECNALIAk bat egin dute aeronautikaren sektorea iraultzeko abangoardiako aplikazio robotikoekin

AEROTECNIC eta TECNALIA soluzio berritzaileak garatzen ari dira, industria aeronautikoan pieza kritikoa den fan cowlaren garraio, zulaketa eta kalitate-ikuskapenera zuzenduak. Langileen segurtasuna eta osagaien osotasuna ardatz hartuta, TECNALIAko ekoizpen- eta robotika-baliabideen arloko taldeak behar diren teknologien azterketa zorrotza egin du, eta hainbat arlotan aurrerapenak nabarmentzen dira.

Nabigazioa eta lokalizazioa hobetu egin dira SLAM3D inplementatuta. 3Dko mapatze- eta lokalizazio-teknika bat da, fan cowl-aren garraioan doitasuna eta fidagarritasuna bermatzen dituena. CAD ereduetan oinarritutako ikusmen artifizialeko algoritmoek txantiloi bidez zulatzeko behar diren elementuak detektatzen eta xehetasunez aurkitzen dituzte; hala, zulatze egokia ziurtatzen da.

Segurtasuna aeronautikaren sektorean

Programazio errazeko teknikek, erakustaldi bidezko ikaskuntza eta Blocklyn oinarritutako erabiltzaile-interfaze grafikoen integrazioa barne, eragiketen sekuentziazioa eta parametrizazioa errazten dute. Hala, prozesua arintzea lortzen da.

Fan cowlaren kalitate-ikuskapenari dagokionez, ikertzaileek hobekuntza esanguratsuak lortu dituzte 3D sentsoreen kalibrazioan: zehaztasun ezin hobea ziurtatu dute zatien ebaluazio xehean. Gainera, 3D berreraikuntzarako liburutegien integrazioari esker, hainbat ikuspegi erabiliz, puntu-hodeiak fusionatu ahal izan dira eta hiru dimentsioko azterketa xehea lortu.

Aurrerapen horiek, fan cowlen fabrikazioan eraginkortasuna eta zehaztasuna hobetzeaz gainera, segurtasun-estandarrak handituko dituzte sektorean.