Berria

Aldundiaren eta startupen arteko lankidetza GovTech Bizkaian

2022ko urriaren 14a
Diputación y startups en GovTech Bizkaia

"Administrazioaren erronka handiei erantzungo dieten pilotuak garatu ahal izango dituzte startupek"

TECNALIA Venturesek ekosistema ekintzaileko agente gisa parte hartu du Bizkaiko Foru Aldundiak abiarazitako GovTech Bizkaia ekimena aurkezteko ekitaldian

Bizkaiko Foru Aldundiak GovTech Bizkaia ekimena jarri du abian urriaren 6an (osteguna) egindako aurkezpen-ekitaldian. Helburua da unibertsitateen, zentro teknologikoen, korporazioen, ETE-en eta startup digitalen arteko lankidetza sustatzea, Aldundiak ematen dituen zerbitzuak hobetzeko eta herritarrekiko eta startupekiko harremanak errazteko.

Startup eta ekintzaile digitalentzako prestakuntza

Berrikuntza irekiko laborategi bat (GovTechLAB) aktibatuko da, non startupek aukera izango baitute administrazioaren erronka handiei erantzungo dieten pilotuak garatzeko. Bestalde, ekintzailetzarako hub bat sortuko da (GovTechHUB), startup eta ekintzaileekin proiektu pilotuak eta soluzio digitalak garatzeko.

Hub horretatik, urtean 17 startup eta ekintzaile digital hautatuko dira, inbertsioen eta negozio-garapenaren arloko prestakuntza, laguntza-mentoretza eta aholkularitza espezializatua jasotzeko.

GovTech ekosistemako agenteak

Joan den urriaren 6an aurkeztu zen ekimena, B Accelerator Tower BAT inauguratu berriko auditoriumean. Asier Rufino, TECNALIAren deep tech venture builder TECNALIA Ventures-en CEOa, hizlari aritu da “GovTech ekosistemako agenteak” panelean, hauekin batera: Garbiñe Henry, Deustuko Unibertsitateko berrikuntza- eta ekintzailetza-zuzendaria; Noemi Peña, EHUren Bizkaiko campuseko ekintzailetza-zuzendaria; eta Aitor Lizartza, MTA Mondragon Team Academyko ekintzailetza-zuzendaria.

Ekitaldian, GovTech ekimena ezagutarazi da; Elixabete Etxanobe, Administrazio Publikoetako eta Erakundeekiko Harremanetarako foru-diputatua eta GovTech Lab-en arduraduna eta César Pol Digitalizazioko eta Herritarrentzako Arretako zuzendari nagusia arduratu dira aurkezpenaz.

Bestalde, Carlos Santisok, gobernu digital, berritzaile eta irekiaren dibisioko buruak, azaldu du nola gobernuak GovTech ekosistemen aldeko apustua egiten ari diren. Azkenik, Ainara Basurko Sustapen Ekonomikoko foru-diputatuak amaitu du ekitaldia.