Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Alex Belaustegi, Ingeateamen ordezkari gisa, TECNALIAko lehendakari izendatu dute gaur Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean ospatutako Patronatuan
Belaustegi zentroko lehendakariordea da 2016tik, eta datozen lau urteetarako hartu du lehendakari kargua, Emiliano López Atxurra ordezkatuz haren agintaldia amaitzean.
Izendatu dutenean, hau adierazi du Belaustegik: “Ingeteam Taldean, ilusioz eta erantzukizunez onartzen dugu TECNALIAko lehendakaritza; erronka handiari egin behar diogu aurre: gure herrialdearen garapen teknologiko eta industrialari laguntzea guztiontzat oso konplexua den garai batean. Lanari ekiteko unea da; TECNALIAk gure enpresen arazoetarako irtenbideak eman behar ditu, eta I+G+Bko inbertsioa palanka gisa erabiltzen jarraitu behar dugu, inoiz baino gehiago, I+G+Ba gure gizarteko BPGaren hazkunde bihurtzeko era jasangarri batean”.
Industria-ingeniari elektrikoa da, eta nazioarteko MBA bat du. EEEn (Energiaren Euskal Erakundea) eta SENER ingeniaritzan egin zuen lan. Gaur egun, Ingeteameko Garapen Korporatiboko zuzendaria da, non bere ibilbide profesionala 2002an hasi baitzuen, Lehendakaritzako langile eta Ingeteam Taldeko I+Gko Batzordeko kide gisa. 2004an, Indar Electriceko sektore eolikoko produktuen arduradun tekniko gisa hasi zen lanean, eta, azkenik, taldearen barruan, Head Division Indarreko CEO izendatu zuten.