"Osasun-arloan ezagutza eraginkortasunez transferitzeko, etengabeko lankidetza eta moldagarritasuna behar dira berrikuntza gizartearen zerbitzura jartzeko"
Gure lankide Sergio Muñoz Lezcanok Espainiako osasun-berrikuntzako ekosistemaren erronkak eta aukerak aztertu ditu
MINDS Máster webgunean berriki argitaratutako artikulu batean, Espainiako osasun-berrikuntzako ekosistemaren erronkak eta aukerak aztertu ditu gure lankide Sergio Muñoz Lezcanok. Pazienteen bizi-kalitatea eta osasun-sistemen efizientzia hobetzearen garrantzia azpimarratu du. Espainia mundu mailako hamaikagarren potentzia da ekoizpen zientifikoaren arloan, eta, halere, erronka esanguratsuei egin behar die aurre ezagutzaren transferentziari dagokionez.
- Inbertsio txikia I+Gn
- Lankidetza-ikuspegia behar da ezagutza ETEetan integratzeko
Besteak beste, irtenbide hauek proposatu ditu: Transferentzia eta Lankidetza Plana, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa buru duena, eta ekonomia suspertzeko eta eraldatzeko proiektu estrategikoak (ESEPE), unibertsitateen, ikerketa-zentroen eta enpresen arteko lankidetza sustatzen dutenak.
Halaber, prestakuntzaren eta profesionalizazioaren garrantzia nabarmendu du, baita Ezagutza Transferitzeko Bulegoek ingurune akademikoaren eta produkzio-sektorearen arteko lotura errazteko duten zeregina ere.
Ezagutza transferitzearen garrantzia
Artikuluan, Sergiok azpimarratu du osasun-arloko berrikuntzak bizitzak eraldatzeko ahalmena duela baina funtsezkoa dela ezagutza zientifikoa laborategitik kanpo aplikatzea. Ezagutzaren transferentzia ezinbestekoa da zientzia merkatura eramateko, eta Espainiak ahalmena du arlo horretan lider izateko.
Urrats positiboak dira Transferentzia eta Lankidetza Plana eta antzeko politikak, baita unibertsitate-sektoreko eredu berriak ere. Hala ere, benetako eragina lortzeko, estrategia eraginkor bat behar da, sistemako eragile guztiak lotuko dituena eta berrikuntzaren eta lankidetzaren kultura sustatuko duena.
Osasun-arloan ezagutza eraginkortasunez transferitzeko, etengabeko lankidetza eta moldagarritasuna behar dira. Konpromiso irmoa hartuta, Espainia aldaketa horren buru izan daiteke, eta berrikuntza gizartearen zerbitzura jar dezake.