Berria

Amaia Abandak Gladys Sariaren III. edizioa irabazi du

2023ko irailaren 22a
Amaia_Abanda_Tecnalia

"Aintzatespen ospetsu honek emakume gazteek eremu digitalean egindako bide aparta aitortzen du"

Amaia Abandak, TECNALIAko ikertzaileak, Gladys Sariaren III. edizioa irabazi du

Aitzatespen ospetsu honek, emakume gazteek eremu digitalean egindako ibilbide apartaaitortuz, erreferente emakumezkoak sustatzen ditu eta lagundu egiten du genero-berdintasunerantz aurrerapausoak egiten teknologian. Epaimahaiak Amaiaren diziplinartekotasuna nabarmendu zuen; izan ere, matematikan trebatu arren, informatikarekiko konpromiso sutsua erakutsi du. Emakumeak teknologian duen eginkizuna sustatzeko ardura eta gogo bizia erakutsi du, eta etorkizuneko proiektuetarako ikuspegia eta gogoa. Alderdi horiek giltzarriak izan ziren epaimahaiak aitorpen hori merezi zuela erabakitzeko.

Amaia Abandak, bere prestakuntza akademikoan ez ezik, bikaintasuna erakutsi du bere lanbide-jardunean ere. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (BUA) Matematikako gradua lortu ondoren, Ingeniaritza Konputazionala eta Sistema Adimendunak masterrarekin jarraitu zuen prestatzen UPV/EHUko Informatika Fakultatean 2014-2015 urteetan. 2022an, doktore-tesia aurkeztu zuen, Basque Center of Applied Mathematics (BCAM) eta UPV/EHUko Informatika Fakultateko Intelligent System Group (ISG) erakundeen ezagutzak konbinatuz.

Datuen zientzia

Gaur egun, Digital-en ari da lanean, datuen zientziaren esparruan. Bere dedikazioari esker, espedienterik onenaren saria jaso zuen masterrean, eta 2018an, Adimen Artifizialerako Espainiako Elkartearen Kongresuan (CAEPIA), tesi-proiektu onenaren aipamena jaso zuen.

Bere lorpen profesionalez gain, Amaia ekimen handiko emakumea da; azken urte hauetan, aktiboki hartu du parte genero-berdintasuna sustatzeko eta zabaltzeko proiektuetan eta lankidetzan aritzekoetan.

Gladys sariari buruz

Sariak Gladys del Estal informatikariaren figura eta lana gogorarazten ditu, eta ingurune digitalean lan egiten duten euskal gazteak saritzea, gazteentzako erreferente berriak sortzea eta haien lana zabaltzea ditu helburu. Sari-banaketa irailaren 26an egingo da, 11:00etan, UPV/EHUko Informatika Fakultatean.

PUNTUEUS fundazioak eta UPV/EHUko Informatika Fakultateak antolatzen dute Gladys saria. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Organoaren eta Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen babesa du sariak, eta Danobatgroup industria-taldearen eta UPV/EHUko Berdintasun Zuzendaritzaren laguntza.