Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
BCMaterials zentroan egin du lana, EHUrekin lankidetzan
Anabel Pérez Checa lankidea ikertzailea da Industry Lab_Services saileko Metalografia laborategian, eta ekainaren 14an defendatu zuen tesia, Development of New High Temperature Ni-Mn-Ga based Shape Memory Alloys, BCMaterials zentroan egina, EHUko Elektrizitate eta Elektronika Sailarekin batera.
José Manuel Barandiarán (EHU eta BCMaterials) eta Volodymyr Chernenko (Ikerbasqueko ikerketa-irakaslea, izan dira tesi-zuzendariak, eta bikain cum laude kalifikazioa eman diote. Honela osatu zen epaimahaia: Fernnando Plazaola irakaslea (EHU), lehendakaria; Iñaki Pérez-Landazábal irakaslea (UPNA), idazkaria, eta Lara Righi irakaskea (Parmako Unibertsitatea), batzordekidea.
Formaren memoria duten aleazio berriak
Tesiaren ardatza formaren memoria duten aleazio berriak garatzea da, nola magnetikoak hala ohikoak. Helburua, berriz, tenperatura altuetan deformazio handiak lortzea, modu itzulgarrian.
Ni-Mn-Ga eta Ni-Mn-Ga-Fe-Co-Cu oinarriko sistema batzuk ikertu dira, eta konposizioaren, egituraren eta propietate magnetikoen arteko erlazioa aztertu. Europako neutronika-laborategi handiak erabili ahal izan direnez, aleazio horien ordena magnetikoa argitu ahal izan da, baita atomoek sistemari zer ekarpen magnetiko egiten dioten ere.
Lan honek aurrerabidea ekarri dio material berrien ikerketari, hala nola aeronautikako eta automobilgintzako sentsoreei eta eragingailuei.
Zorionak Anabel!
Harremanetarako