Lankidetza hori lagungarria izango da egituren instrumentazioari eta monitorizazioari buruzko ikuspegi orokor bat izateko, eta, bereziki, hormigoizko egituretan duten aplikazioari buruzkoa.
TECNALIAren Azpiegituren alorra ARPHOren (Hormigoia Konpondu, Indartu eta Babesteko Elkartea) Egituren Instrumentazioko eta Monitorizazioko lantaldean sartu da. Urriaren 20an hasi zen lanean taldea.
Lantalde horren helburua da egituren instrumentazioari eta monitorizazioari buruzko gida bat garatzea, ikuspegi orokorrarekin, eta, bereziki, hormigoizko egituretan duten aplikazioaren ikuspegiarekin.
Halaber, egituren zahartze- eta hondatze-fenomenoetan sakontzeko lan egingo du taldeak, eta patologiarik ohikoenak identifikatuko ditu, edozein materialetan aplika daitekeen ikuspegi zabalago batekin, hormigoizko egituretatik harago.
Informazio gehiago
Taldearen koordinatzaileak hauek dira: INECOko Leendert de Haan doktorea eta INGENIEROS ASESORESeko Ceferino Díaz doktorea.
ARPHO hormigoia konpondu, indartu eta babesteko jardueretan espezializatutako enpresei laguntzeko plataforma da, eta gremioaren profesionaltasuna bultzatzeko eta bazkideen lana sustatzeko sortu zen.