"EXAP arauak sartzeak aukera ematen die fabrikatzaileei eta industriari suarekiko prestazio handiagoak dituzten produktuak diseinatzeko"
TECNALIAk bere ENAC akreditazioa zabaldu du EXAP arauekin, suaren kontrako eraikuntza-sistemetan malgutasun handiagoa izateko
ENAC akreditazioaren zabaltze honek EXAP (extended application,) emaitzen hedapen-arauak jasotzen ditu, eta TECNALIA finkatzen du ikerketa eta garapen teknologikoan lider gisa eta estatu-mailako erreferentziako laborategi gisa. EXAP arauek aukera ematen diete fabrikatzaileei eta, oro har, industriari malgutasun handiagoa izateko suarekiko prestazioak dituzten eraikuntza-produktuak edo -sistemak diseinatzerakoan.
TECNALIAren su-laborategiak, nazioartean aintzatetsia, bazeukan jada ISO/IEC 17025 akreditaziopeko aplikazio hedatuko txostenen (EXAP) eta saiakuntzen sorta zabala.
Aplikazio hedatuko (EXAP) txostenak
- Funtsezkoak dira, aplikazio-esparrua zuzeneko su-saiakuntzetatik harago hedatzeko aukera ematen baitute eta, hala, hirugarrenek ziurtatzeko oinarri sendoa ematen baitute. Horrek bermatzen du suteen aurkako segurtasunaren arloan TECNALIAk egiten dituen jarduerek onespen handiagoa izango dutela, estatuan zein nazioartean. Txosten horiei esker, enpresek eta arau-arloko agintariek konfiantza izan dezakete saiakuntzak eta ebaluazioa egin zaizkien produktu eta materialen baliozkotasunean.
- Irismen handia dute eraikuntzaren sektorean, produktu ugarirekin: ateak, leihoak, gortinak, pertsianak, trenkadak, sabai aizunak eta fatxadak, besteak beste.
- Halaber, sostengu-elementuei ere aplikatzen zaizkie, hala nola hormigoizko, zurezko edo altzairuzko habeei, suterik gertatuz gero eraikinaren osotasuna ziurtatzeko. Beren moldakortasunari eta hainbat material- eta egitura-mota ebaluatzeko gaitasunari esker, EXAPak funtsezkoak dira egungo eraikuntzan segurtasuna eta araudiak betetzen direla bermatzeko.
Zabaltze honetan, ateen iraunkortasunaren, hormen, sabai aizunen, gortinen eta pertsianen EXAP arauak sartu dira, eta horrek Europako beste arau-serie batzuk sartzea dakar berekin, zehazki, EN 17020, EN 15254 eta EN 15269.
EXAP arauetan gehitutako prestazio eta elementuak
- Suaren aurkako erresistentzia:
- Egiturazkoak ez diren elementuak: sostengatzaileak ez diren hormak (EN 15254-3 eta EN 15254-5) eta sabai aizunak (EN 15254-7)
- Ateak: altzairuzko pertsiana biribilgarriak (EN 15269-10) eta gortinak (EN 15269-11)
- Ate zabukarien auto-itxieraren iraunkortasuna: metalikoak (EN 17020-1), beiratuak (EN 17020-4) eta zurezkoak (EN 17020-5)
TECNALIA partner estrategiko bihurtu da etengabe eboluzionatzen ari den eraikuntzaren sektore batentzat.
Eraikuntza industrializatuko fabrikatzaileek arau akreditatuak dituzte barneko trenkada-sistema baten emaitzak zabaldu ahal izateko. Nabarmendu behar da arau horiek nolabaiteko ibilbidea dutela industrian. Baina haien aplikagarritasuna akreditazioaren mende geratzen zen; izan ere, akreditazioa ezinbesteko baldintza da zenbait produkturen (adibidez, ateak) nahitaezko ziurtapenerako (CE marka).