Berria

Azpiegitura jasangarrien HQE ziurtagiria merkaturatu dugu Espainian

2019ko martxoaren 11a

“Azpiegituren HQE” ziurtagiriak azpiegitura-proiektuen jasangarritasuna ebaluatuko eta ziurtatuko du

HQE ziurtagiriak orain dela ia urtebete hasi zuen Espainiako merkatuan sartzeko prozesua, jasangarritasun-errendimendu handiagoa lortzeko asmoz garrantzi handiagoa emanez eraikuntzan, osasunean, konfort pertsonalean eta barruko giroan bizi-zikloaren analisiari. Frantzian sortu zuten ziurtagiria, duela 20 urte baino gehiago. Gaur egun, ziurtagiria duten eraikinek 77 milioi m2 baino gehiago osatzen dituzte guztira, mundu osoan.

Azpiegiturak ziurtatzeko aukera martxan jarrita, HQE edo eraikin jasangarriak ebaluatzeko eta ziurtatzeko metodoa zabaltzen ari da Espainian.

“Azpiegituren HQE”k azpiegitura-proiektu guztiei aplika dakieken jasangarritasuna ebaluatuko eta ziurtatuko du; besteak beste, pertsonen eta salgaien garraioarena (errepideak, trenak, hiri-garraioa, bide nabigagarriak, geltokiak, kaiak, aireportuak, etab.). Diseinu-fasean nahiz eraiki ostekoan aplika daiteke, TECNALIAk aurrez aurre egindako auditorien bidez.

Azpiegituren eragina

Azpiegiturak funtsezkoak dira: herritarren mugikortasuna bermatzen dute bai udalerrian bertan bai hiri batetik bestera. Azpiegitura-proiektuen garapena jasangarria dela kontrolatu behar da globalki, erabiltzaileen bizi-ingurunea erosoa izan dadin eta azpiegiturek ingurumenean duten inpaktua txikiagoa izan dadin.

Ekimen horien jabeek beren azpiegitura-proiektuen garapen jasangarriaren kontrol globala izan dezakete: ingurumen-inpaktua mugatzen dute, biztanleen bizi-ingurunea hobetzen, eta lurraldeko garapen ekonomikoaren arazoei erantzuten diete.

Azpiegiturak “Azpiegituren HQE” eskemaren bidez ziurtatuak izateak onurak dakarzkie bai eraikitzaile-sustatzaileei, bai etorkizuneko erabiltzaileei. Eta, gainera, ingurumen-inpaktua mugatzeko beharrari ere erantzuten dio.

Enpresa sustatzaile-eraikitzaileek kalitate-marka bat eta beste jasangarritasun-egiaztagiri bat izan ditzakete, eta, hala, proiektuei balioa erantsi. Kanpo-eragile inpartzial eta fidagarri batek akreditatutako aintzatespen bat jasotzen dute, eta hala frogatzen da garapen jasangarriaren helburuak betetzen dituela.

Jasangarritasunaren 17 helburuak

ARDURAZ KUDEATZEA

  • Azpiegituraren eta lurraldeen arteko sinergia eta koherentzia
  • Interesdunen premiak eta itxaropenak entzutea
  • Tokiko inpaktuak eta onargarritasuna
  • Lurren eta negoziazioen kontrola

INGURUMENA ERRESPETATZEA

  • Paisaia naturalak eta ekosistemak
  • Uraren kudeaketa
  • Materialak, koproduktuak eta hondakinen kudeaketa
  • Energia eta klima

BIZI-KALITATEA

  • Inguruak eta gizarte-kohesioa
  • Konexioak, irisgarritasuna eta segurtasuna
  • Azpiegituraren moldagarritasuna eta jasangarritasuna
  • Osasuna eta kutsaduraren kontrola
  • Espazioen konforta
  • Paisaia, ondarea eta identitatea

ERRENDIMENDU EKONOMIKOA

  • Ekonomia eta epe luzeko kostua
  • Erresilientzia eta arriskuen kudeaketa
  • Lurraldeen dinamikotasunari eta garapenari laguntzea

Prozesuaren funtsezko lau fase

Prozesuak funtsezko lau fase ditu, eta haietako bakoitzerako lor daiteke akreditazioa.

  1. Informazio-azterketaren edo aurreproiektuaren amaieran.
  2. Diseinu-proiektuaren amaieran.
  3. Obrak egin bitartean.
  4. Azpiegitura erabilgarri jarri ondoren.

Zer ematen du Azpiegituren HQETM ziurtagiriak?

  • Ingurumena errespetatzea: ingurune naturalak sortzea, eta uraren, energiaren eta hondakinen kudeaketa efizientea, garapena jasangarria izateko behar diren oinarriak kontuan hartzen direla bermatuta.
  • Bizi-kalitatea: konexioak, irisgarritasuna eta segurtasuna. Azpiegituraren moldagarritasuna eta jasangarritasuna. Osasuna eta poluzioaren kontrola, espazioen konforta, gizarte-kohesioa. Paisaia, ondarea eta identitatea.
  • Errentagarritasun ekonomikoa epe luzera.
  • Erresilientzia eta arriskuen kontrola.
  • Lurraldeari garatzen laguntzea. 

Proiektuaren fase bakoitzeko ziurtagiri bat lortuta bermatzen da ziurtapena, eta, hala: 

  • Lurralde batean egindako azpiegitura-proiektuak bereizi egiten dira eta balioa ematen zaie.
  • Kanpo-eragile inpartzial eta fidagarri baten aintzatespen akreditatu bat jasotzen da, eta hala frogatzen da proiektuak garapen jasangarriaren helburuak betetzen dituela.
  • Eskala handian emango du ziurtagiriaren berri, eta HQE markaren ospearen babesa izango. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure webgunea edo jarri harremanetan Olga Alonsorekin edo David Lanchasekin.