Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Konposatu naturalak oinarri dituzten nutrizio-osagarriak hilekoaren mina arintzeko
Hilekoaren mina arintzeko azterketa kliniko bat ari gara egiten TECNALIAren Saiakuntza Klinikoetako Unitatean, Arabako Unibertsitate Ospitalean (Gasteiz), konposatu naturalak oinarri dituen nutrizio-osagarri batekin. Hau frogatzea da azterketa horren xedea: nutrizio-osagarria hartuta gutxitu egiten direla oinazea, hots, dismenoarrearen edo hilekoaren minak eragiten dituen arranpak, eta medikazio gutxiago hartu behar dela.
Azterketari ekin aurretik, Unitatera joan behar du pazienteak; ondoren, berriro joan behar du, tratamendua jasotzera, eta, gero, beste sei aldiz, hilabeteko tartea utzita bisita batetik hurrengora, kapsulak hartuta minak zer bilakaera izan duen jakiteko. Konpentsazio ekonomikoa ematen zaie pazienteei azterketarako denboragatik.
Ezagutzen baldin baduzu azterketa kliniko horretan parte hartzeko prest legokeen eta hilekoaren mina jasaten duen emakume helduren bat, esan, mesedez, gurekin harremanetan jartzeko, telefono hauetakoren batera deituta: 945 00 72 54 / 945 00 72 52 / 607 887 849 (whatsappa eta deiak).
Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez harremanetan Zurine Abajo Alda gure lankidearekin (Saiakuntza Klinikoen Unitatea - Tel.: 607 887 849)