Osasun-sektoreko ekintzaileek eta startup-ek aukera dute EIT Health-en azelerazio-programak ezagutzeko.
Europako Osasunaren alorreko Berrikuntzaren eta Teknologiaren Institutuak (EIT Health), TECNALIA Ventures-ekin lankidetzan (TECNALIAren deep tech venture builderra), InfoDay topaketa antolatu zuen osasunaren sektoreko ekintzaile eta startup-ek aukera izan zezaten EIT Health-en azelerazio-programak ezagutzeko.
Topaketaren helburua da produktu edo zerbitzu disruptiboak merkatura eramateko laguntza eskaintzea; bazkide industrialei, inbertitzaileei, ikerketa-zentroei eta ospitaleei Europako sarerako sarbidea ematea, eta beren negozioak hazteko behar diren ezagutza eta baliabideak ematea.
Saio honetan, hauek hartu zuten parte: Germán Lasa TECNALIA Ventures-eko Marketin eta Komunikazioko arduraduna, Irene Sánchez EIT Health Spaineko Business Creation Managerra, eta Rubén Molina Innitiuseko CEOa.
Eskaera-inprimakia
Proiektu berritzaile bat baduzu eta EIT Health komunitateko kide izatearen abantailak eskuratu nahi badituzu, bete eskaera-inprimaki hau eta saioaren bideo osoa helaraziko dizugu.
Informazio gehiago
EIT Health Spain-ek bost eskualdetako kideak ditu: Katalunia, Madril, Valentzia, Euskadi eta Andaluzia. Elkarrekin, berrikuntza-ingurune bat eskaintzen dute, lotura estuak dituena enpresen, unibertsitateen, unibertsitate-ospitaleen eta arreta medikoaren hornitzaileen artean, eta berrikuntzaren triangeluaren hiru zutabeetan eragile gisa dihardute: ikerketa, hezkuntza eta enpresa-sorkuntza.
Haien ikuspegia osasun-arloko erreferentziazko aliantza izatea da, prebentzioa eta zahartze aktiboa sustatzea eta paziente kronikoaren egoera hobetzea. Espainiako nodoaren jasangarritasuna bermatzeko eta estatuko zein nazioarteko lankidetza sustatzeko lan egiten dute.