Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Bi erakundeek gaitasunak batuko dituzte, 100 ikertzaile baino gehiago tartean direla, eta Europako 20 enpresatan baino gehiagotan energia berriztagarriak integratzeko erronka izango dute datozen 3 urteetan
Europak 2030erako dituen helburuek energia-eredu berriak garatzea eskatzen dute, eta energia metatzea garrantzitsua izango da etorkizuneko sare elektrikoetan eta mugikortasunean. Testuinguru horretan, TECNALIA eta CIDETEC indarrak batu dituzte industrian bateriak erabiltzen dituzten teknologia eta aplikazio energetiko berriak garatzeko eta Europako teknologia-plataforma handienetako bat sortzeko energia metatzen duten soluzioak ikertu eta garatzeari dagokionez.
Aliantzari esker, bi erakundeen arteko sinergiak ustiatu ahal izango dira; besteak beste, TECNALIAk aplikazioen integrazioan eta potentzia-elektronikan duen ezagutza eskainiko du, eta CIDETEC, berriz, bateria aurreratuen garapenean duen esperientzia. Akordio horren ondorioz, balio-kate osoko soluzioetan Europako liderrak izatea da helburua.
Bi erakundeek gaitasunak batuko dituzte, 100 ikertzaile baino gehiago tartean direla, eta Europako 20 enpresatan baino gehiagotan energia berriztagarriak integratzeko erronka izango dute datozen 3 urteetan.