Berria

COMPOXI eta BiSKY TEAMekin (EHU) aliantza bat sinatu dugu suziri suborbitalen osagaiak garatzeko

2021ko maiatzaren 28a
Proyección llama

Gure zentroa lankidetza estuan aritzen da ESArekin (Europako espazio-agentzia) eta sektore aeroespazialeko enpresa nagusi eta azken erabiltzaileekin.

BiSKY Team-i (EHU) prestakuntza ematen diogu propultsiorako prestazio termiko handiko material aurreratuen teknologiei eta material konposatuzko suzirien osagaietarako moldeen kalkuluari eta diseinuari buruz. Gainera, laguntza emango dugu beste gai hauetan: material konposatuekiko prozesuen simulazioa eta automatizazioa; karakterizazioa eta saiakuntza-plana; eta material konposatuen teknologia berritzaileak.

BiSKY Teamek European Rocketry Challenge lehiaketan parte hartuko du bere erakuslearekin; suziri-jaurtiketako Europako unibertsitate-lehiaketa bat da, eta ingeniaritzako ikasleak beren suziriak diseinatzera, eraikitzera eta jaurtitzera bultzatu nahi ditu.

COMPOXIk esperientzia luzea du sektore aeroespazialerako material konposatuen diseinu-, kalkulu- eta fabrikazio-ingeniaritzan, eta gai hauetan lagunduko dio BiSKY Teami: suziriaren material konposatuzko osagaien kalkulua eta diseinua; material konposatuak ebakitzeko eta ijezteko estrategiak; material konposatuen prozesu industrialak; saiakuntza-probeten kanpainak, eta ekoizpen-prozesuen optimizazioa.