Berria

Critical Software-rekin lanean dihardugu haien ekoizpen-eta kudeaketa-prozesuak eraldatzeko

2020ko apirilaren 3a

Critical Software-ren metodologia arintasunean oinarritzen da: kalitate eta fidagarritasun handiko softwarea eskaintzen du

2018az geroztik, erreferentziazko bazkidea gara Critical Softwarerentzat. Gure lankide Giuseppe Satrianik, IKTen arloko informazio-teknologietako prozesuen plataformako profesional-taldearen arduradunak, Critical Softwareko profesionalekin batera lan egin du haien ekoizpen- eta kudeaketa-prozesuak aldatzeko.

Enpresa horrek kalitate eta fidagarritasun handiko softwarea eskaintzen du, eta, aldi berean, prozesuak optimizatzen ditu bere gaitasuna handitzeko eta kostuak murrizteko. Ekoizpen- eta kudeaketa-prozesuak homogeneizatzen lan egiten du. Arintasunean oinarritzen da haren metodologia: SCRUM eta Kanban metodologien konbinazio bat, kateko bizi-zikloa nagusi den sektore batean. 

Haren kudeaketa-eredua barne-lanaren fluxuaren kudeaketa automatizatzen duten tresnen ekosistema integratu batean oinarritzen da. Horrez gainera, gai tekniko espezifikoetan laguntza eskaintzen du, edozein dela ere kokapen geografikoa.

Critical Softwarerentzat erreferentziako jarduera-esparrua CMMI© da, 2009az geroztik. Erreferentzia izaten jarraitzen du, egun ere, software-garapeneko prozesuak hobetzeko etengabe egiten diren zikloetan. Hobetze-ziklo horietan, hobetsi egiten da soluzioak erakundearen negozio orokorrerako baliagarriak izatea. Critical Software erakundeak CMMI©-DEV ereduko 5. maila du 2012tik; Critical Softwareren High Integrity Systems dibisio berriari CMMI©-DEV ereduko 5. mailako ziurtagiria eman zioten 2019ko ekainean.

Critical Softwareri buruzko informazio gehiago

Critical Softwarek 950 langile baino gehiago ditu, eta 1998an sortu zen. Coimbran du egoitza nagusia, eta 9 bulego ditu mundu osoan.

Xede eta aplikazio kritikoetarako software-sistema eta -zerbitzuak ematea du helburu. Goi-mailako profil teknologikoko hainbat bezerorekin egiten du lan, hala nola hauekin: “Siemens, Bombardier, Alstom, BMW, ESA, NASA, JAXA, Northrop Grumman, Thales Alenia Space, Terma, Eumetsat, Portuguese Ministry of Defence, UK Ministry of Defence, Irish Coast Guard eta Vodafone”.