Berria

Datuen fusioan eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak garatzen ditugu, ekipamendu industrialak automatikoki diagnostikatzeko

2019ko maiatzaren 15a

Petrokimikaren, energia eolikoaren eta industriaren alorreko enpresek jada agertu dute interesa ekipamenduen hutsegiteak % 50 murrizten laguntzen duten teknologia horiekiko

Instalazio industrial automatizatuetako ekipamendu eta tresnen hutsegiteek asko handitzen dituzte eragiketa-kostuak. Hutsegite horien ondorioak are handiagoak dira baldin eta laneko istripuak eta ingurumen-inpaktua ere kontuan hartzen baditugu.

Halako instalazio industrialetako hutsegite posibleak garaiz hautemateak hutsegiteak ekiditen laguntzen du: fidagarritasuna eta segurtasuna kontuan izan behar dira, eta ez soilik kostu ekonomiko handiak dakartzalako ekipamenduak ez monitorizatzeak.

Diagnostiko automatikoa

Horregatik, soluzio eta teknologia batzuk garatu ditugu TECNALIAn, datu-fusioan eta adimen artifizialean oinarrituta ekipamendu industrialen diagnostiko automatikoa egiteko. Teknologia horiek informazio asko ematen dute ekipamenduen eta ekoizpen-lerroen unean uneko eta etorkizuneko osasun-egoerari buruz.

Petrokimikaren, energia eolikoaren eta industriaren alorreko enpresek eta erakundeek jada agertu dute interesa ekipamenduen hutsegiteak % 50 murrizten laguntzen duten teknologia horiekiko Produktibitatea % 30 handitzea ere lortzen dute.

Sektore horietako enpresa garrantzitsuen laguntzari esker, teknologia horietako batzuek nola funtzionatzen duten erakutsiko dugu Maintenance 2019 azokan.