“TECNALIAren ahalmen teknologiko guztia hedatzen du Deeptech4Impact-ek zure startupa bultzatzeko”
Ekonomia deskarbonizatzeko soluzioak lantzen dituzten proiektuak eta gizartean inpaktua eragiten duten proiektuak ditu ardatz lehen deialdiak; hala ere, kontuan hartuko dira beste proiektu batzuk gizartean eragin handia izango duen teknologia disruptiboa dutenak.
DeepTech4Impact, TECNALIA Ventures TECNALIAren Venture Builder-ak kudeatzen duen deeptech startup-azeleragailuak aldaketaren beharra duen industria-sare baten lehiakortasuna sustatzeko palanka gisa irudikatzen du deskarbonizazioa. Klima-aldaketa, erregai fosilekiko energia-mendekotasun handia, energiaren kostu handiak eta abar gainditzeko, aldaketa sakonak egin behar dira, gaur egungo negozio-ereduetan disrupzioak eragingo dituztenak.
Ekonomiaren deskarbonizazioaren erronkak arazo horri heltzen dio; haren eragina energia-sektoretik harago doa, eta gure hiri-ekosistema eta mugikortasun jasangarria ulertzeko modua ere barne hartzen ditu.
TECNALIA: zure startuparentzako bazkide teknologiko bat
Deeptech azeleragailuak talde sustatzaile bat bilatzen du, ideazio- eta prototipo-fasea gainditu duen balio-proposamen batekin konprometituta dagoena eta non TECNALIAren gaitasun teknologikoek deeptech startupen arrakastarako aldea eskaintzen baitute.
TECNALIAk zure startup-a bultzatzeko duen potentzial teknologiko guztia hedatzen du Deeptech4Impact-ek, eta, horretarako, gaitasun teknologikoetarako eta talde oso espezializatuetarako sarbidea eskaintzen du, bai eta zure proiektuaren garapena bizkortzen lagunduko dizun merkaturako ibilbide-orria ere.
DeepTech4Impact-eko kide izan nahi baduzu, eman izena formulario honen bidez, eta taldearen erantzuna jasoko duzu.