Berria
Eraldaketa digitalari buruzko topaketa bat egin da, eta bertan parte hartu dugu
Berria
Espainia Europako plataforma nagusietako bat da itsas zabaleko energia berriztagarrien nazioarteko merkatua osagaiz hornitzeko
APPA Energia Berriztagarrien Elkartearen itsas atalak egindako azterketa batek sektore honen indarguneak analizatu ditu, protagonistak identifikatu ditu, eta agerian utzi du enpresek nazioartean duten posizio nabarmena.
Azterketak adierazten du Espainia une honetan Europako plataforma nagusietako bat dela ezagutzarako eta nazioarteko merkatua osagaiz hornitzeko. Espainian, itsas energia berriztagarrien sektoreak, dio APPAk, garapen-aldi desberdinetan dauden zenbait teknologia ditu. “Balio-kate eskerga” du, gaitua, ahalmen frogatua duena eta prest dagoena garapenak bururaino eramateko eta energia horiek daukaten potentziala ustiatzeko gai diren soluzioak merkaturatzen hasteko.
“Teknologo onak ditugu, eta garapen-fase desberdinetan dauden gailuekin lanean ari dira (olatuak, itsaslasterrak, itsas eoliko flotagarria); konbentzimendu osoa dugu Espainian itsas energia berriztagarrien arloko industriak potentzial izugarria eta nabarmena duela” dio APPAk. “Azkar ibili behar da, hedatze-hamarkada erabakigarri hau aprobetxatzeko. Une honetan, Espainia urrezko aukera hori aprobetxatzeko moduan dago, sektore teknologiko eta industrial hori bultzatzeko eta protagonismoa izateko itsas energien merkatuan”.
TECNALIAk bere ezagutza eta esperientzia eskaini die eta eskaintzen jarraitzen die itsas energia berriztagarrietan interesa duten enpresei, arlo hauetan: egitura flotagarrien modelaketa eta analisia; ainguratze-sistemak; karakterizazio hidrodinamikoa; analisi eta optimizazio estrukturala; konexio eta transmisio elektrikoa; energiaren kalitatea; energia metatzeko sistemak; materialen saiakuntza eta hutsegiteen analisia; korrosioaren monitorizazioa eta eragiketa-, mantentze-, instalazio- eta desegite-lanen optimizazioa.
15 urteotan oinarri teknologikoko bi enpresa sortu ditugu: OCEANTEC Energías Marinas, Iberdrolarekin lankidetzan, olatu-energiaren bihurgailuak garatzeko; eta NAUTILUS Floating Solutions, zenbait euskal enpresarekin batera, itsas zabaleko aerosorgailuetarako soluzio flotatzaileak garatzeko.
Lau patente transferitu dizkiogu industriari, olatu-energiaren kaptadoreen saiakuntzak egin ditugu tangan eta itsasoan, eta Europako 20 ikerketa-proiektutan hartu dugu parte, haietako bostetan proiektuburu izanik (zazpi milioi eurotik gorako finantziazio globala eta % 33tik gorako arrakasta-tasa). Era berean, tokiko gobernuarekin lankidetzan aritu gara itsas energiako estrategia bat definitzen, nazio eta nazioarteko ekitaldiak antolatu ditugu, ICOE (International Conference on Ocean Energy) barne 2010ean; eta itsas zabaleko laborategi bat jarri dugu martxan materialak eta osagaiak baldintza errealetan probatzeko. Ezagutza hori aplikatzeko, ikuspegi integrala erabiltzen dugu, bizi-zikloan zehar errentagarri izango diren itsas energiako parkeak zabaltzera bideratua.
Hurrengo urteetarako, hauek dira gure helburuak: BiMEPekin lankidetzan aritzea olatu-energiaren gailuen eta aerosorgailu flotatzaileen saiakuntzan eta ziurtapenean aurrera egiteko, eta Nautilus-en garapen teknologikoan eta merkaturatzean laguntzea.
Garapen teknologikorako aukera berriak eta enpresetara transferitzeko aukerak aztertzen jarraitzen dugu; eta europar proiektuen itzulera maximizatzen eta enpresa horien nazioarteko presentzia sendotzen segituko dugu.
Argibide gehiago