Berria

DIGIMET enpresak bere teknologia kobrearen sektorean industrialki erabiltzeko moduan jarriko du DIGISER++ proiektuaren bidez

2021ko uztailaren 13a
DIGISER++

Kobrearen industriako hondakinak tratatzean eta haietatik metal baliagarriak berreskuratzean oinarritzen da ekimena.

Gure partaidetza duten enpresen zorroko enpresa batek industriara zabalduko du bere teknologia, kobre- eta zink-ehuneko nabarmenak dituzten hondakinak tratatzeko, DIGISER++ proiektuari esker. Atlantic Copper konpainiak —zeinak mea finduta kobrea ekoizten baitu— sortutako hondakinak berariaz tratatzea da helburua.

DIGIMET, proiektuaren esparruan garatutako estrategian oinarrituta, teknologia merkaturatzeaz arduratuko da, eta TECNALIA Ventures Deep Tech Venture Builderraren laguntza izango du.

Proiektuaren partzuergoan balio-kate osoko agenteak daude, eta teknologia garatzen, baliozkotzen eta merkaturatzen lagunduko dute. TECNALIA eta CEA izango dira garapen teknologikoaren buru. Suediako Ingurumen Ikerketarako Institutuak (IVL) teknologia hori kobrea ekoizteko prozesuan aplikatzeak ingurumenean eta ekonomian duen eragina aztertuko du. Sortzen den ezagutza osoa komunitatera eta interes-taldeetara zabalduko da Ganteko Unibertsitateak online emango dituen trebakuntza-ikastaroen bidez.

Informazio gehiago

Proiektu honek Europar Batasunaren Europako Berrikuntzaren eta Teknologiaren Institutuaren (EIT) finantziazioa jaso du HORIZON 2020 programaren esparruan.

DIGIMET enpresa maila industrialera hedatuko da