Berria

Digitalizazioa eta efizientzia energetikoa, industria lehiakorragoa egiteko gakoak

2019ko ekainaren 18a

Fabrikazio-prozesu konektatuen eta teknologia digitalen bidez, ekoizpen-eredu berriak sor daitezke

Enpresen lehiakortasuna eta ekoizpen-prozesuen jasangarritasuna hobetzeko gakoetako bat digitalizazioa da: prozesu horiek, ekoizpen-ereduak eta fabrikak digitalizatzea.

Fabrikazio-prozesu konektatuak erabilita eta teknologia digitalak aplikatuta, ekoizpen-eredu berriak sortzen dira, eta prozesuak optimizatzen dira; hala, energia eta baliabide gutxiago kontsumitzen da, eta berotegi-efektuko gas gutxiago sortzen da.

Digital Energy izeneko diziplina anitzeko talde bat eratu dugu TECNALIAn, energia-arloko eta ICT teknologietako adituek osatua. Helburua da energiaren balio-kate osoa kontuan hartzea, eta energia-sistema berri eraginkorragoa, fidagarriagoa eta seguruagoa lortzea, teknologia digitalak erabiliz —hala nola big data, analisi prediktiboa, robotika aurreratua, biki digitalak, errealitate birtuala eta bloke-kateak—.

Gure irtenbide digitaletako batzuen helburua da efizientzia energetikoa hobetzea industria-arloan. Horien artean, aipatzekoa da NAIA I4.0 sistema, industria-instalazioetako efizientzia energetikoa (haren gabeziak) diagnostikatzeko sistema adimenduna. Datu-analisiko teknikak aplikatzen ditu, eta kontsumoa/ekoizpena kausalitate-erlazioa ondorioztatzen du, kontsumo-neurketen datu historikoetatik abiatuta.

EnerTIC plataformak alor horretan dugun esperientzia balioetsi du, eta Gillermo Gil lankidea gonbidatu du moderatzaile gisa aritu dadin Eraldaketa digitala, industria lehiakorragoa sortzeko: ikuspegi estrategikoa saioan, 4.0 industriako eraginkortasun energetikoa eta jasangarritasunaforoaren barruan, zeina Bilboko Euskalduna jauregian egingo baita ekainaren 26an.