Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Uztailaren 15etik, DIH-HERO deialdiko finantzazioa eska dezakete hala nahi duten enpresek
DIH-HERO plataforma independente bat da, eta Europako berrikuntza digitaleko zentroak konektatzen ditu, sare jasangarri bat osatzeko. Osasun-arretako robotikako erakundez osatua dago.
Uztailean, jardunaldi bat egingo dugu, robotikaren eta osasun-arretaren sektoreetako enpresa txiki eta ertainei bereziki zuzendua. Jardunaldian, DIH-HERO ekimena ezagutarazi nahi dugu, eta informazio xehea eman nahi diegu ekimen horrek uztailaren 15etik enpresen esku jarri duen deialdian finantzazioa eskatu nahi duten enpresei.
Ezagutzera emango ditugu, halaber, plataformak eskaintzen dituen aukerak —laborategiak, erabiltzaileekin probak egitea, networkinga, etab.—, bai eta 2021eko udaberrira bitartean enpresen eskura jarriko diren deialdien datak ere.