Berria

DNA origami bidezko detekzio-elementuen mihiztaketan oinarritutako plataforma baten garapenean parte hartzen dugu

2021ko uztailaren 29a

FET Open proiektuen bereizgarria da teknologia berriak sortzera irits daitezkeen ideia oso berritzaileetan oinarritzen direla

DeDNAed ekimenaren helburua da sentsoreen mihiztaketan oinarritutako plataforma analitiko berri bat garatzea. DNA origamia erabiltzen dute, sentsoreak bereizmen nanometrikoz lokalizatzeko aukera ematen baitu; izan ere, beharrezkoa da bereizmen hori, gainazalean hobetutako Raman espektroskopia bidezko detekzioa hobea izan dadin. Gure plataformak detekzio-elementuak (transduktorea eta biohargailua) DNA origami bidez mihiztatu eta integratuko ditu.

DNA origamiak detekzio-elementuen kokapena eta, beraz, sentsorearen arkitektura eskala nanometrikoan doitasunez kontrolatzen duen “nanoplaka” baten funtzioa betetzen du.

DeDNAed-ek, ikuspegi optiko baten bidez, biosentsore-plataforma berritzaile bat garatu nahi du, sentikorra, moldakorra eta ultralasterra.

Informazio gehiago

FET Open proiektuen bereizgarria da teknologia berriak sortzera irits daitezkeen ideia oso berritzaileetan oinarritzen direla, askotariko jakintza-alorren ikuspegi zientifikoa biltzen dutela eta ikertzaile gazteen eta teknologia handiko enpresa txiki eta ertainen parte-hartzea sustatzen dutela. Proiektuetan izen handiko nazioarteko unibertsitateek eta zentro teknologikoek hartzen dute parte.