Berria

EAEko enpresa batzuek diagnostiko-sistemak irauli dituzte

2024ko ekainaren 7a
Innovamos-hacia-salud-personalizada-Tecnalia

"ZURETZAT ekimenaren ardatza da diagnostiko-sistemak hobetzea hodeiko plataformak eta adimen artifiziala aplikatuz"

Osasun-sisteman eta EAEko industriaren hazkundean eragina izango duten diagnostiko-sistema aurreratuen eta datuak kudeatzeko tresnen arloan ikertzen ari gara

ZURETZAT ekimenean, hain zuzen, osasun-sisteman eta EAEko industriaren hazkundean eragina izango duten diagnostiko-sistema aurreratuen eta datuak kudeatzeko tresnen arloan ikertzen ari gara. Ezagutza medikoa, teknologia eta datuen zientzia elkartzeak iraultza ekarri du medikuntzara, eta bide egin dio osasun pertsonalizatuari. Horrexegatik da garrantzitsua bermatzea gaixotasunak atzemateak, diagnostikatzeak, tratatzeak eta prebenitzeak ahalik eta azkarrena eta modu eraginkorrenean eraldatzen dituztela pertsonen bizitzak, eta pazienteari tratamendu egokia eta indibidualizatua ematen zaiola.

Horrek zuzenean eragiten dio diagnostiko-sistema azkar, fidagarri, sentikor eta ekonomikoak eta datuak kudeatzeko tresnak izateko beharrari, osasun-erabakiak bizkortzeko eta pazienteen tratamendua errazteko.

TECNALIAk Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile gisa hartzen du parte ZURETZAT proiektuan. Proiektu horretan, P4Q Electronics da buru, eta bioteknologiako, elektronikako, produktu biomedikoetako, datuen kudeaketako eta produktuen ziurtapeneko sektore horretako hainbat arlotan lan egiten duten hamar enpresak osatzen dute, hala nola: Onena Medicines, microLIQUID, MEPRO, IMG Pharma Biotech, Unikare Bioscience, Herrekor, BBD BIoPhenix (BIOBIDE), TECNALIA Certificación eta Consultores Digitales Multimedia (CDM), P4Q taldekoa.

Osasun pertsonalizaturantz

ZURETZAT proiektuaren ikerketaren eta berrikuntzaren oinarria sentsore-sistema berriak garatzea izan da, nagusiki. Ikerketak egin dira biosaiakuntzak antigorputzak, zitokina pro-inflamatorioak eta ugaltze-potentziala duten espermatozoideak detektatzeko gailuetara egokitzearen arloan (Lab-on-a-Chip), eta, mikrofluido-material eta -sistemak garatuz, ultzerak prebenitzeko eta lehengoratzeko apositu sentsoredunen arloan.

Halaber, lan egin da sentsore-sistema bakoitzari lotutako irakurketa-gailuak hobetzearen arloan, datuak hodeian biltzearen arloan, eta datuak kudeatzeko tresnak, adimen artifiziala, “Lab on cloud” kontzeptua eta adimen artifizialaren bidez irudiak kudeatzeko eta interpretatzeko tresnak dituzten plataforma birtualetara bidaltzearen arloan. Azken urtean, proiektuaren garapenei lotutako ziurtapen-gidak egin dira, CE marka ezartzeko prozesuan gidatzeko.

Aurrerapen horiek guztiek, zuzenean, aukera emango dute Euskal Autonomia Erkidegoko biozientzien sektorea eta fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 industriaren sektorea dibertsifikatzeko. Horretaz gain, diagnostikoaren industria, oro har, gehiago haziko da, eta EAEko industria-sarea lehiakorragoa izatea eta I+G arloko ezagutza eta eskaintza handiagoak izatea sustatuko du.

Aukera bat EAEko enpresentzat diagnostikoaren sektorean

ZURETZAT proiektuak (diagnostiko-sistema aurreratuen arloko ikerketa – osasun pertsonalizaturantz) detektatu du diagnostiko-sistema azkar, fidagarri, sentikor eta ekonomikoak eta datuak kudeatzeko tresnak eduki behar direla, osasun-erabakiak bizkortzeko eta pazienteen tratamendua errazteko.

Proiektu hori negozio-aukera nabarmena da, diagnostiko-sektoreak oro har eta garatzekoak diren aplikazioen (Point of Care —POC— diagnostiko-sistemak, Lab On a Chip sistemak, apositu sentsoredunak eta datuak kudeatzeko tresnak eta diagnosirako adimen artifiziala) ondoriozko produktuen xede diren merkatu-hobiek eskaintzen dituzten hazkunde-zifrek bermatua.

Gainera, aurreikusten da diagnostikoaren mundu mailako merkatuak hazten jarraituko duela, gaixotasunen detekzio goiztiarrerako proba sofistikatu eta espezializatuak garatzeak eta laborategiak automatizatzeko eskaria handitzeak bultzatuta.

Gaixotasunen tratamendua hobetuko duten diagnostiko pertsonalizatuak

Diagnostikoa funtsezkoa da detekziotik abiatutako osasunaren hobekuntza integralerako Hau izan da ZURETZAT proiektuaren helburuetako bat: hodeiko plataformak eta adimen artifiziala erabiliz hobetzea diagnostiko-sistemak, eta diagnostiko pertsonalizatuak eskaini ahal izatea gaixotasunen tratamenduak hobetzeko eta, ondorioz, bizi-kalitatea hobetzeko, eta zahartzea atzeratzea.

HAZITEK proiektua RIS3 Euskadi 2030 espezializazio adimendunaren oinarrien esparruko "osasun pertsonalizatua" lehentasun estrategikoaren barruan dago: balio erantsi handiko produktu eta zerbitzuak sortzeko aukera emango duten berrikuntza eta fabrikazio-teknologia jasangarri eta digitalak sortzea eta aplikatzea eta pertsonen bizi-kalitatean eragin handia izango duten negozio-eredu berriak garatzea sustatzen du.