Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
I+Garen bidez industrian eragiten duten tesiak sustatzeko jarri du martxan sari hau TECNALIAk
Naiara Moreira Ciruelos doktoreak (EHU) irabazi du saria, “Mikrosegundo baten azpitik segurtasunez sinkronizatzeko txipeko sistema edo SoC motako arkitektura”, zeina Armando Astarloa Cuéllar doktoreak zuzendu baitu. Doktoretza Tesi onenaren TECNALIA sariaren lehenengo edizioa izan da, eta eraldaketa digitala izan du gai. Sari honekin, industrian bizkor aplikatzera bideratuta dauden eta ikerketa eta garapen teknologikoaren bidez enpresetan eragina izango duten doktoretza-tesiak egitea sustatu nahi du TECNALIAk.
Epaimahaiak TECNALIAren Donostiako instalazioetan egindako ekitaldi batean eman du ezagutzera epaia, TECNALIA Research & Innovation Fundazioaren bazkide kolaboratzaileen Batzar Nagusiaren amaieran. Epaimahaiak aho batez azpimarratu du “enpresa industrial batean aplikatzeko modukoa dela tesia eta esanguratsua dela alor zientifikoetan eta teknologikoetan, enpresen eraldaketa industrialarekin erlazionatuak, elektrizitatearen sektorearen digitalizazioa jorratzen baitu, zibersegurtasunaren ikuspegitik”.