Berria

EIT Health europako osasun partzuergo handienean sartu da TECNALIA

2017ko urriaren 15a

EITH Healthek 140 enpresa, unibertsitate eta ikerketa-zentro biltzen ditu, eta haren helburua da 340 bat negozio-ideia ereitea 2018 baino lehen, urtero 70 start-up sorraraztea eta milioi bat ikasle inplikatzea bere hezkuntza-programetan

TECNALIAk bat egin du EIT Health partzuergoarekin; osasunaren alorreko ekimenik anbiziotsunetako bat da, eta Europako hamalau herrialdetan 140 enpresa aurrendari, unibertsitate eta ikerketa-zentro baino gehiagoren eskarmentua biltzen du. Partzuergoaren egitekoa da ekintzailetza eta berrikuntza sustatzea osasunaren eta zahartze aktiboaren arloan, Europako talenturik handienei aukera berriak eta baliabideak eskainiz herritar guztien onurarako.

European Institute of Technologyko (EIT) kidea da EIT Health. Europar Batasunaren erakunde independentea da EIT, 2008an sortua Europa osoan berrikuntza sustatzeko; goi-hezkuntzako erakundeak, ikerketa-laborategiak eta enpresa aurrendariak biltzen ditu, eta tresnak eskaintzen dizkie produktuak eta zerbitzuak gara ditzaten, negozio berriak sor ditzaten eta ekintzaile-belaunaldi berrien aldeko apustua egin dezaten. Helburua da produktuak eta zerbitzuak gara ditzatela, negozio berriak abiaraz daitezela eta ekintzaile-belaunaldi berri baten aldeko apustua egin dezatela osasunaren sektorean dauden erronka nagusiak gainditzen lagun dezaten.

EIT Healthen xedea da bere 6 nodoen bitartez bizimodu osasungarria, zahartze aktiboa eta arreta soziosanitario egokiagoa sustatzea. Zehazki, EIT Health Spainek bost erregiotako bazkideak ditu (Katalunia, Madril, Valentzia, Andaluzia eta Euskadi), zeinek berrikuntzaren triangeluko hiru esparruak barnebiltzen baitituzte: ikerketa, hezkuntza eta enpresa-sorkuntza.

Hor egoteak aukera emango dio TECNALIAri gaitasun berriak lantzeko biomaterialen, robotikaren eta osasun-laguntzarako IKTen alorrean. Harremanean jarriko du ikertzaile-talde funtsezko batekin diziplina anitzeko lankidetzan jarduteko, eta osasunaren sektorean diharduten tamaina handi zein ertain eta txikiko nazioarteko hainbat industria-elkargorekin, negozio-aukera berriak lantzeko. Bidenabar, ahalbidetuko du Tecnalia-Ventures enpresa-sorkuntzako ekosistema hedatzea, inbertsio-funts berriak erakarriz eta engaiatuko diren talentuen kopurua handituz. Eta alor akademikoan, bide emango dio goi-mailako prestakuntza eta talentu-trukeko mekanismoak eratzeko, ospe aitortua duten unibertsitateekin, bioteknologiaren, biomaterialen eta eta osasunaren beste esparru batzuetan; horren osagarria izango da EUSKAMPUS elkartea, TECNALIAren partaidetza duen Nazioarteko Bikaintasun Campus baten ekimen erregionala.