Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
"Eskaintzak ekoizpeneko eredu linealetatik eredu zirkular eta jasangarrietarako trantsizioa egiten laguntzen die erakundeei"
Etorkizuneko belaunaldien oparotasun ekonomikoa eta ongizatea bermatzea guztion erantzukizuna da: aurrea hartzea eta produkzio-eredu zirkular bat hartzea gizartearekin eta planetarekin konpromisoa izatea da.
TECNALIAk erreferentziazko bazkide teknologikoa izan nahi du ekonomia zirkularraren arloan, eta erakundeei lagundu nahi die ekoizpeneko eredu linealetik eredu zirkularrerako trantsizioan aurrea hartzen.
Babesa ematen diegu industria-sektoreari eta administrazio publikoei bide horretan, eta enpresen lehiakortasuna indartzen eta “green economy”-n oinarritutako jarduera ekonomiko berriak sortzen laguntzen dugu.
Ikuspegi horren ondorioz, dokumentu bakar batean bildu dugu ekonomia zirkularreko soluzio teknologikoen eskaintza zabal bat, erakunde-mota eta -tamaina guztietara egokitua.
Helburu hau du eskaintza zabal horrek:
Honako hauetan oinarritutako proposamen-sorta bat izango duzu:
Merkatuari aurrea hartzeko eta lehiarako abantaila lortzeko soluzio globalak. Zirkulartasuna bada jarraitu beharreko bidea, zergatik ez hasi orain?
Deskargatu Ekonomia zirkularreko soluzio teknologikoak, eta ikusi zer egin dezakezun baliabide bakoitzak garrantzia izan dezan.
Nahiko genuke eskaintza osoa baloratu ondoren TECNALIA ikus dezazun zure erakundea ekonomia berde eta jasangarri baterantz bultzatzen lagunduko duen bazkide teknologiko gisa.
Aurrea hartzea etorkizunean bizitzea da; ez etorkizunera egokitzea. Zure erakundea hazarazteko ez ezik gizartearentzat balioa sortzeko forma berriak hartzea da.