"COP29an, adimen artifizialarekin eta bestelako joera teknologiko emergenteekin loturiko joerak azaldu dira, bai eta deskarbonizazioari aurre egiteko soluzio industrial eta politiko garrantzitsuenak ere".
COP29 foroan parte hartu dugu, eta ETEek ekintza klimatikoan dituzten erronkei heldu diegu
Bajun (Azerbaijan) eginiko COP29 foroan, ETEek ekintza klimatikoan dituzten erronkak aztertu dira, Cambridgeko Unibertsitateak antolatuta. Horretaz gainera, adimen artifizialarekin eta bestelako teknologia emergenteekin loturiko joerak azaldu dira, bai eta deskarbonizazioari aurre egiteko soluzio industrial eta politiko garrantzitsuenak ere.
Gure lankide José Luis Elejaldek (Klima eta Hiri Trantsizio Energetikoaren zuzendaria) parte hartu du gai horiek jorratu dituzten mahaian. Hazkunde Berderako Espainiako Taldeko Carmen Navarro Gómez, ECODESeko Philippine Ménager eta IBERDROLAko Gonzalo Sáenz de Miera adituak izan ditu lagun mahai horretan.
Trantsiziorako gako gisa, agerian geratu da enpresa eragileak balio-katean oso garrantzitsuak direla, berrikuntza-ekosistemak sortzeari begira. Izan ere, enpresek, zentro teknologikoek eta administrazioek rol garrantzitsua dute eragile eta erregulatzaile gisa.
COP29aren funtsezko erronkak
COP29ak erronka asko ditu aurrez aurre; esate baterako, akordio global anbiziotsuagoak lortu beharra, berotegi efektuko gasen emisioak murrizteko eta energia garbietarako trantsizioa finantzatzeko. Aurtengo edizioak ardatz hauek izan ditu:
- Finantzaketa klimatikoari eta emisioak murrizteari buruzko akordioak lortzea.
- Karbonoaren nazioarteko merkatu bat sendotzea.
- Bermatzea herrialde guztiek badituztela behar beste baliabide neurri klimatiko sendoagoak hartzeko eta komunitate erresilienteak eraikitzeko.