Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Eraikuntzarako ertz-babesen arloan Estatuan akreditatutako saiakuntza-laborategi bakarra gara
TECNALIAk zabaldu egin du ENACek akreditatutako saiakuntza mekanikoen laborategiko LE024 akreditazioaren irismena, saiakuntza mekaniko berriak egiteko, UNE-EN 13374 arauaren araberakoak, ertza babesteko behin-behineko sistemetarako (SPPB). SPPB esaten zaie obretan pertsonak beheragoko maila batera ez erortzeko eta materialei eusteko jartzen diren behin-behineko segurtasun-elementuei.
UNE-EN 13374 arauak agintzen du zer baldintza bete behar dituzten SPPBek erresistentzia mekanikoaren eta diseinuaren aldetik eta zer prozedura erabili behar diren saiakuntzetarako. Arau horrek jasotzen du, halaber, karga dinamikoaren eskakizunen araberako saiakuntza, B eta C motetako SPPBentzat.
B klaseak karga estatiko eta dinamiko txikietarako babesa ematen du; adibidez, langile bat gainazal inklinatu batean babeserantz irristatzen denerako. C klaseak, berriz, askoz erresistentzia handiagoa du, 40 eta 60° arteko inklinazioa eta 5 m-rainoko erorketa-altuera duten lan-eremuetarako.
Akreditazioaren hedatze honetarako, saiakuntza-arrapala muntatu behar izan dugu laborategian. Hari esker, operadore baten erorketa simulatu ahal izan da, zeina 60º-ko estalki inklinatu batean amiltzen baita, 5 metro, ertz-babesa jo arte. Helburu bera duten U motako segurtasun-sareetan ere aplika daiteke saiakuntza.
ENACen aurrean egiaztatu ditugun saiakuntza berri horiei esker, ikuskapena gainditu ondoren, aukera daukagu lehendik egindako saiakuntza guztiak osatzeko eta SPPB-fabrikatzaileei egokitasuna ebaluatzeko zerbitzu integrala eskaintzeko.
Era horretan, TECNALIAk osatu egiten du “ertz-babesen” eremuko akreditazio-ahalmena, eta Estatuan produktu hori sailkatzeko gaitasuna duen laborategi bakarra da. Hala, Estatuko merkatuan erreferentziazko laborategi gisa posizionaturik geratzen da ETOei buruzko saiakuntzetan.
Laborategi honetatik eskaintzen ditugun zerbitzuak hobeto ezagutzeko, jo esteka honetara: SPPB-saiakuntzak
TECNALIAren egitura-segurtasuneko laborategian, pertsonen segurtasuna bermatzeko eta indarrean dagoen araudia zorrotz betetzeko egiten dugu lan.