Berria

Enpresekiko elkarlana %12 hazi da

2019ko ekainaren 12a

Bikaintasun teknologikoaren aldeko apustua egin da arlo hauetan: eraldaketa digitala, fabrikazio aurreratua, trantsizio energetikoa, mugikortasuna, hiri-ekosistema eta osasuna

2018an, iazko ekitaldiarekin alderatuta, % 6 handitu dira gure diru-sarrerak (110,3 milioikoak izan dira). Enpresekiko lankidetza % 12 hazi da, eraldaketa digitalaren, fabrikazio aurreratuaren, trantsizio energetikoaren, mugikortasunaren, hiri-ekosistemaren eta osasunaren arloetan erreferentzia diren proiektuei esker.

Enpresekin elkarlanean egindako ekimen ugarien artean —ekimen horiek eragina dute jada merkatuan—, hauek nabarmendu ziren 2018an: itsas zabaleko Europako lehen laborategi flotatzailea martxan jartzea; material erradioaktiboak manipulatzeko robot bat garatzea, industria farmazeutikoarentzako Euskadiko lehen 4.0 laborategia prestatzea; eta Basque Digital Innovation Hub-en lau nodotan eta EIT Manumanufacturing-en parte hartzea.

Argibide gehiago prentsa-oharrari buruz