Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Deep Learning teknologia milioika pertsonaren bizitza aldatzen ari da mundu osoan
l Deep Learning teknologiak belaunaldi berri batera bideratu du adimen artifiziala, lortzen ari den emaitzen eta aplikazio berrien bidez: hasi hizkuntza naturalaren ezagutzatik eta itzulpen-sistemetaraino, serie bidezko kontrol-sistemak (fabrikazio-prozesuak) eta ikusmen artifiziala tartean direla.
Ahalmen hori kontuan hartzen da fabrikazio aurreratuko eta adimen artifizialeko soluzioetan egingo diren inbertsioen aurreikuspenetan. AEBn, enpresen % 70ek baino gehiagok egin dituzte horrelako inbertsioak edo egitea aurreikusten dute.
Deep Learning-a ezartzea lagungarri da arazoak konpontzeko, eta lehen lortu ezin ziren emaitzak lortzeko: mundu osoko milioika pertsonaren bizitza aldatzen du, eta hainbat jarduera-eremu eta -sektoretan aplika daiteke, hasi 4.0 industriatik eta medikuntza pertsonalizaturaino, doitasunezko nekazaritza, energia-kontsumoaren optimizazioa eta birziklatzea tartean direla.
TECNALIAn, 2014az geroztik ari gara irudiari aplikatutako deep learninga lantzen. Computer Vision taldearen ildo estrategikoetako bat da. Gure esperientziatik abiatuta, teknologia horretan egindako aurrerapenak eskaintzen dizkiegu gure bezeroei, prozesuak eta produktuak hobetzeko, elkarrekin produktu berriak sortuz.
Azaroaren 26an, enpresetan Deep Learninga nola aplikatu jakin nahi zuten 78 pertsona elkartu genituen. Izen handiko enpresa eta erakundeen kasu praktikoak erakutsi genituen: BASF, munduko enpresa kimiko garrantzitsuenetako bat; Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorena (CSIC), ARCELORMITTAL eta EHU, besteak beste.