Berria

Eraikin eta espazio publikoetarako 3D monitorizazioa

2023ko abenduaren 12a
Monitorización 3D para edificaciones y espacios públicos

"TECNALIAk 3D web-aplikazio aitzindari bat garatu du, eraikinetan pertsona- eta ibilgailu-fluxua denbora errealean monitorizatzeko aukera ematen duena"

3D monitorizazioa eraikin eta espazio publikoetarako aplikazio berritzaile batekin

3D teknologietako berrikuntzaren abangoardian, TECNALIAko 3D Teknologia eta Soluzioen taldeak web-aplikazio berritzaile bat aurkeztu du, arkitektoentzat, ingeniarientzat, eraikitzaileentzat eta facility manager-entzat diseinatua. 3D sentsorizazio-teknologiak, adimen artifiziala eta 3D ereduen bidezko bistaratze aurreratuko sistemak batzen ditu aplikazioak, eta mugarri bat ezartzen du eraikinen eta espazio publikoen monitorizazioan.

TECNALIAk 3D web-aplikazio aitzindari bat garatu du

Aurrerapen horretan, TECNALIAk 3D web-aplikazio aitzindari bat garatu du, eraikinetan pertsona- eta ibilgailu-fluxua denbora errealean monitorizatzeko: 3D sentsoreak erabili dira, zehaztasun espazial handiagoa ematen baitute 2D kamerek baino. Aplikazioan nabarmentzekoak dira ingurune ilunetan jarduteko duen gaitasuna eta pribatutasun-erregulazioak erabat betetzea, teknologiak ez baitu identifikatzen ez aurpegirik ez matrikularik; mugitzen ari diren elementuen identifikazioa du ardatz.

Horretaz gain, sentsoreek bildutako datuak BIM ereduetan (Building Information Modeling) bistaratzeko gaitasuna inplementatu zaio web-aplikazioari, eta horrek ikuspegi paregabe eta zehatza eskaintzen du, non ereduan parametrizatutako datuak ere aprobetxatzen baitira.

Teknologia horiek eraikinen monitorizazioan ez ezik, beste arlo batzuetan ere aplika daitezke, hala nola segurtasun perimetrikoan, faunaren detekzioan eta espazio publikoetako analisi espazialetan. Aplikazioak erabilera asko ditu barneko inguruneetan (hala nola bulegoak, ospitaleak eta merkataritza-zentroak) zein kanpokoetan (hala nola hiri adimendunak, aparkalekuak eta portuak).

Kasu horietan guztietan, 3D - BIM interfaze aurreratuak eta intuitiboak erabiltzen dira; haiei esker, datuak sakon azter daitezke, eta ezarri diren emaitzak aztertzeko adierazleei lotutako denbora errealeko alarmak sortzeko.

Aplikazio honekin, TECNALIAk buru jarraitzen du hainbat sektoretako profesionalei eta enpresei balio garrantzitsua ematen dieten soluzio teknologikoetarako bidean, eta estandar berri bat ezarri du 3D monitorizazioan eta analisi espazialean.