“Europar Batasunean bakarrik, urtean 2.500 milioi tona hondakin baino gehiago sortzen dira urtean”
El Referente egunkariak Espainiako Cleantech ekosistemaren lehen txostena argitaratu du, eta TECNALIA Ventures eta TECNALIAko ordezkariek hartu dute parte.
Espainiako Cleantech ekosistemaren txostena, El Referente egunkariak argitaratu duena, ICEX España Exportaciones e Inversionesekin lankidetzan egin da. Ingurumenean duten eragin negatiboa murrizteko eta ekosistema naturalen osasuna hobetzeko, giza jarduera aldatzen laguntzen ari diren berrikuntza-sektore eta startup nagusiak nabarmendu eta analizatzen ditu.
Txostenak Cleantech ekosistemari loturiko bederatzi berrikuntza-ardatz nagusi identifikatzen ditu, bakoitzak dituen erronka nagusiak azaltzen ditu, eta Espainiako zenbait startup aurkezten ditu.
Jesús Torrecillak parte hartu du ekosistemaren txostenean
El Referente egunkariak arlo horretako aditu ugariren parte-hartzea izan du; haien artean, TECNALIA Ventureseko gure lankide Jesús Torrecilla. Jesúsek azaldu duenez, “hondakinaren sektoreak tradizionala izaten jarraitzen du jarduteko moduari dagokionez; eraldaketa digitalaren bidez, hobetzeko tarte handia dago. Horrela, energia-ekoizpenaren potentziala maximizatzeko aukera ematen duten kontrol-sistema aurreratuak behar izango dira.”
Txostenaren arabera, Europar Batasunean bakarrik, 2.500 milioi tona hondakin baino gehiago sortzen dira urtean. Kopuru horretan, birzikla daitezkeen edo bigarren bizitza bat izan dezaketen materialak ere badaude (hala nola beira, papera eta plastikoa), eta baita beren izaeraren berezitasunengatik berriro aprobetxatu ezin direnak ere.
Ohiko birziklatze-sistemen alternatibak
Birziklatze-prozesua ez da beti ingurumena errespetatzen duten edo ondorio kaltegarririk ez duten tekniken bidez egiten. Berrikuntza teknologikoa birziklatze-sistema tradizional eta eskasen ordezko proposamen alternatiboak aurkezten ari da, baita zenbait neurketa-tresna ere, hondakinei bizitza berri bat emateari loturiko ekintza bakoitzak zer eragin duen zehatz-mehatz jakiteko.