Berria
Itsas zabaleko energia eolikoko soluzioei buruzko topaketa antolatu dugu
Berria
LIEBHERR Aerospace SAS enpresan baliozkotuko da estaldura, Tolousen
Estaldura superhidrofobiko berritzaile bati esker, ez da izotzik sortuko airea hozteko sistemen barneko hodietan; hain zuzen ere, hegazkin komertzialetan eta helikopteroetan erabiltzen direnetan.
Gainazalen ingeniaritzari eta estalduren garapenari esker, industriak aurrean dituen arazo asko konpontzen dira. Gainazaletan ezaugarri interesgarriak lor daitezke gainazalak aldatuz, gainazalen funtzionalitatea aztertuz edo estaldura jakin batzuk ezarriz. Horrela, beren kasa garbitzen diren gainazalak edo gainazal hidrofobikoak-hidrofilikoak lor daitezke.
Garapen hori egiteko diziplina anitzeko taldea eratu da: estalduraren garapenaren arduradunak gara, CRANFIELDeko Unibertsitatea izotza sortzeko mekanismoak karakterizatzeko arloan, eta QUANTIS SAS tratamendu berrien kostuen eta bizitza-zikloaren analisiaren arloan. Benetako turbomakinetan baliozkotuko da estaldura, Tolouseko LIEBHERR Aerospace SAS enpresaren instalazioetan.
LIEBHERR Aerospace Toulouse SAS enpresak airea kudeatzeko sistema osoak garatzen eta fabrikatzen ditu, kabinan giro perfektua lortzeko. Sistemaren barnean sartzen dira, bai airea hartzea eragingailuan, bai eta aire freskoa sartzea ere kabinan. Sistema berritzaileen eskaria mundu mailakoa da, aire-nabigazio zibilean nahiz militarrean.
Harremanetarako:
Gainazalen ingeniaritza
Garapen hau Clean Sky JTI programak finantzatzen du, Horizon 2020 Programaren barnean, ERICE “Super hydrophobic and erosion resistant coatings for turbien scroll and downstream pipe” ekimenaren bidez. |