Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
UNErekin lan egin dugu Horizon 2020ren baitako Europako 26 ekimen-proposamenetan
Espainiako Normalizazio Erakundeak 2020ko UNE sariak eman ditu, pertsona eta erakundeek estandarizazioaren alde egiten duten lana aintzatesteko.
Normalizazio-batzorde teknikoetako (NBT) presidente eta idazkarien urteroko saioan banatu dira sariak; aurtengo saioa online egin da, eta sektore-elkarteetako, enpresetako, administrazio publikoetako eta beste erakunde batzuetako NBTetako 200 lehendakari eta idazkari baino gehiagok parte hartu dute. Saio horiek UNEren baitako sektore anitzeko kolaborazio-ingurunea indartzen dute. Hala, eredu asoziatiboa indartzen da, Espainiako enpresa eta administrazio publikoen beharrei erantzuteko berme gisa.
NBTetako presidenteari, NBTei eta batzordekideei ematen zaizkien UNE sariek pertsona eta erakundeak aintzatesten dituzte, UNE estandarrak lantzeko prozesuan duten inplikazioagatik. Horrez gainera, estandarizazioa berrikuntzan integratzea ere aintzatesten dute sariek.
Hauek izan dira sarituak:
UNEko 219 normalizazio-batzorde teknikoetakoren batean UNE arau teknikoak prestatzen aktiboki parte hartzen duten adituen (12.000tik gora) eta erakundeen (6.000tik gora) konpromisoa eta profesionaltasuna aintzatesten ditu sari horiekin Espainiako Normalizazio Erakundeak.
Bestalde, espero da sari horiekin UNEren baitako sektore anitzeko kolaborazio-ingurunea bultzatzea, eta eredu asoziatiboa indartzea, Espainiako enpresa eta administrazio publikoen beharrei erantzuteko berme gisa.
UNEko NBTetako presidente eta idazkarien urteroko saioan, zeina online egin baita, UNEko presidente Carlos Esteban eta UNEko zuzendari nagusi Javier García izan dira, besteak beste.