Berria
Datu-espazioetan berrikuntzak egiten ditugu segurtasuna hobetzeko
Berria
Berrikuntzaren eremuan Europan aitzindari den EARTO erakundeak eman du saria
Berrikuntzaren arloan Europan ematen den sari nagusia jaso du TECNALIAk, akatsak aurreikusteko 4.0 industriarako garatutako teknologiagatik. NEM Solutions enpresarena da teknologia horren patentea. TECNALIAri eta NEM Solutions-i —biei batera— eman die Europako Berrikuntzaren Saria EARTO erakundeak, alor horretan Europan dagoen aitzindariak, "Impact Delivered" atalean, hau da, teknologia-transferentziarik onena aitortzen duen atalean. Bart gauean jakin da horren berri, Bruselan, Berrikuntza Sarien banaketa-ekitaldian. Hain zuzen ere, Bruselako metroan ere erabiltzen da teknologia hori.
Big Data aplikazioaren bidez aurreikusten dira akatsak 4.0 Industrian. Datu-bolumen handien kudeaketa eraginkorra eta analisi adimentsua egiteko aukera ematen du aplikazio horrek; horri esker, produktibitatea eta lehiakortasuna areagotu egin daitezke, maila orokorrean. AURA deritzon teknologia horrek lagundu egiten du aurreikusten enpresen portaera, bai eta enpresetako aktibo nagusien akatsak detektatzen ere; adibidez, turbina eolikoetakoak eta trenen azpisistemetakoak. NEM Solutions-ek industrializatu eta patentatu du teknologia, TECNALIArekin elkarlanean ikerketaren eta garapen teknologikoaren fasean. Teknologia hori energia eolikoaren sektorean eta trengintzan ari da aplikatzen jada mundu osoan.